4. Ekuazio kimikoak

Ekuazio kimikoak erreakzio kimikoen adierazpen sinbolikoak dira.

ERREAKTIBOAK: Ekuazioaren ezkerraldean, erreakzionatzen duten substantzien formula idazten da.

Tartean gezi bat idazten da; eta eratu da/eratu dira irakurtzen dugu.

PRODUKTUAK: Eskuinaldean, eratzen diren substantzien formula idazten da.

ERREAKTIBOEN eta PRODUKTUEN EGOERA: Formula bakoitzaren egoera ere adieraz daiteke (s) solidoa; (l) likidoa; (g) gasa; (aq) uretan disolbatuta.

KOEFIZIENTE ESTEKIOMETRIKOA: Formula bakoitzaren ezkerraldean, koefiziente estekiometrikoa idazten da; hau da, substantzia horren molekulek edo molek zer proportziotan hartu duten parte erreakzioan. 1 baldin bada ez da idazten.

4.1. LAVOISIERREN MASAREN IRAUPENAREN LEGEA

1772an, Antoine Laurent Lavoisier frantses kimikariak masaren iraupenaren legea eman zuen, laborategian hainbat esperimentu egin eta gero. Lege horrek aurrerapen izugarria ekarri zion kimikari, zientzia esperimental gisa.

"Erreakzio kimikoetan, materia ez da sortzen ez suntsitzen; aldatu egiten da. Beraz, masak konstante irauten du".

Erreaktiboen guztizko masa (252g) eta produktuen guztizko masa (28g+72g+152g=252g) berdinak dira.

4.2. ERREAKZIO KIMIKOEN DOIKUNTZA

Urrats hauek egin behar dituzu

1.Idatzi erreaktiboen eta produktuen formulak, eta jarri arau honi jarraituz:

Erreaktiboak ---> Produktuak

2.Hasteko doitu konposatu bakar baten zati diren elementuak, eta haien artean

aukeratu, lehenbizi, konplexuena.


3.Aurreko urratsean egindakoaren antzera doitu H.


4.Azkenik doitu O.




5.Egiaztatu koefiziente horiek jarrita

elementu guztiak doituta daudela.

Adibidea

  1. Etanolaren errekuntzaren ondorioz, karbono dioxidoa eta ura eratzen dira.

C2H6O + O2 -----> CO2 + H2O

2. 2 C atomo daude erreaktiboetan eta C atomo bat produktuetan. Beraz 2CO2 jarri behar dugu.

C2H6O + O2 -----> 2 CO2 + H2O

3. 6 H atomo daude erreaktiboetan eta 2 H atomo, produktuetan. Beraz 3 H2O jarri behar dugu.

C2H6O + O2 -----> 2 CO2 + 3 H2O

4. C2H6O , 2 CO2 eta 3 H2O ezin dugu aldatu bestela berriz hasi beharko genuke.Eskubialdean 7 O atomo - ezkerraldeko 1O atomo C2H6O= 6 O atomo ezkerraldean jartzeko.

C2H6O + 3 O2 -----> 2 CO2 + 3 H2O