MULTIPLOAK ETA ZATITZAILEAK
Zenbaki baten MULTIPLOA zenbaki hori beste edozeinekin biderkatzearen emaitza da
Zenbaki baten ZATITZAILEAK kopuru zehatzean zenbaki horretan sartzen diren zenbaki guztiak dira.
Zenbaki baten zatitzaile guztiak aurkitzeko, zenbaki hori zatikizun duten zatiketa zehatzak izan behar dira.
Zatigarritasun arauak:
2aren multiploak: zeroz edo zenbaki bikoitiaz bukatzen direnak
3aren multiploak: zifra guztien batura 3ko taulako zenbakia da
5aren multiploak: zeroz edo bostez bukatzen diren zenbakiak
6aren multiploak: 2 eta 3ren multiploak direnak
9aren multiploak: zifren arteko batura zatigarria bada 9 zenbakiarekin
10aren multiploak: zeroz bukatzen diren zenbakiak
ZENBAKI LEHENAK bi zatitzaile baino ez dituzten zenbakiak dira.
ZENBAKI KONPOSATUAK bi zatitzaile baino gehiago dituzten zenbakiak dira.