2.5. Dieta osasuntsu bat nola egin

Jakin al dezaket otordu edo dieta bat noiz den orekatua? Zientzialariek eta medikuek arazo horren inguruko lan ugari egin dituzte, eta, nahiz eta ezin duten gomendatu guztientzat baliagarria izango den dieta bat, biztanleriarentzat baliagarriak izan daitezkeen irizpide orokor batzuk prestatu dituzte. Irizpide horiek gida gisa baliagarri izan daitezke gure dieta egokia den edo ez jakiteko. Hona hemen horietako batzuk.

* Dietako elikagaiek askotarikoak izan behar dute eta horietako nutriente nagusiek proportzio hauek izan behar dituzte:

- Karbohidratoak % 50 – 60

- Koipeak % 25 - 35

- Proteinak % 10 – 20


* Otordu bakoitzean jan beharreko kopuruak, pertsonaren (adinaren, sexuaren, bizimoduaren eta abarren) araberakoak izango dira. Oro har kalkulatu ohi da eskola adinean kg bakoitzeko eta eguneko 50 kcal behar direla eta pertsona heldu batek 40 kcal/kg egun behar dituela.

* Energia, otorduetan, gisa honetan banatu beharko litzateke: % 20 gosarian,%10 hamaiketakoan; % 35 bazkarian, % 10 meriendan eta % 25 afarian.

* Zuntz kantitate (ez da nutrientea) egokia irensteaz arduratu behar dugu, izan ere, elikagai modernoak (landuak eta finduak) direla eta zuntz gutxi jateko arriskua dugu.