3.1. Zenbait erresistentziadun zirkuituak

Seriean konektaturiko erresistentziak

Seriean konektaturiko zenbait erresistentzia dituen zirkuituan:

  • Intentsitatea: berbera da seriean dauden elementu guztietan.

  • Potentzial-diferentzia: guztizko energia elementu bakoitzean gastatuko da.

  • Erresistentzia: guztizko erresistentzia edo erresistentzia baliokidea seriean dauden erresistentziaren batura da.

Paraleloan konektaturiko erresistentziak

Paraleloan konektaturiko zenbait erresistentzia dituen zirkuituan:

  • Intentsitatea: zirkuitu paralelora iristen den guztizko intentsitatea adarretan banatzen da.

  • Potentzial-diferentzia: tentsio berbera da adar guztietan.

  • Erresistentzia: paraleloan dauden erresistentzien baliokide den erresistentziaren alderantzizkoa erresistentzia horien alderantzizkoen batura da.

Seriean eta paraleloan elkartutako erresistentziak

Zirkuitu errealetan erresistentziak bietara elkartuta egotea da ohikoena; hau da, seriean batzuk eta paraleloan beste batzuk.

  • Intentsitatea:

  • Potentzial-diferentzia:

  • Erresistentzia: