4. Atomoak,molekulak eta kristalak

Naturan elementuak hiru modutan lotzen dira, beraz kimikaren ikuspuntutik naturan substantzia guztiak hiru taldetan sailkatzen dira: atomo bakartuak, molekulak eta kristalak.

4.1. ATOMO BAKARTUAK

18.taldeko elementuak (gas geldoak) gasak dira giro-tenperaturan, eta atomoak bakartuta izaten dituzte.

Gas geldo bakoitzaren formula bat dator gasaren ikur kimikoarekin: He, Ne, Ar, Kr, Xe eta Rn.

4.2. MOLEKULAK

Molekulak atomo multzoak dira; atomo horiek elementu bakar batenak izaten dira batzuetan, eta zenbait elementurenak beste batzuetan. Propietate kimikoei eusten dieten substantzia zatirik txikienak dira molekulak. Substantzia molekularrak molekula multzoak dira.

  • Atomo mota bakar batez osaturiko substantzia molekularren formula idazteko, elementuaren ikurra idazten da; eta gero, azpiindize bat, molekula zenbat atomok osatzen duten adierazteko.

Adibidez:H2, O2, N2, F2, Cl2, Br2, I2, P4, S8

  • Zenbait atomo motaz osaturiko substantzia molekularren formula idazteko, elementu bakoitzaren ikurra idazten da; eta gero, azpiindizeak, molekula elementu bakoitzaren zenbat atomok osatzen duten adierazteko.Azpiindizerik ez dagoenean molekulak elementu horren atomo bakarra duela esan nahi du.

Adibidez:CO2, N2O5, SO3, CH4

Substantzia molekularrek urtze-puntu eta irakite-puntu baxuak dituzte, oro har.

Molekulen arteko indarraren arabera substantzia molekularrak solido-egoeran, likido-egoeran edo gas-egoeran egoten dira giro-tenperaturan.

  • Molekulen arteko indarra txikia bada, substantzia gasa izango da. (H2, O2, N2,CO2).

  • Indarra handia bada, substantzia solidoa izango da. (Glukosa, C6H12O6).

  • Indarra tartekoa bada, substantzia likidoa izango da. (Ura, H2O; etil alkohola,C2H6O).

4.3. KRISTALAK

Kristalak materiaren egitura mota bat dira. Kristaletan, partikulak espazioaren hiru norabideetan errepikatzen den eredu baten arabera daude ezin hobeto ordenatuta.

Kristal guztiak solidoak dira giro-tenperaturan. Kristalen urtze-puntuak substantzia molekularren urtze-puntuak baino askoz altuagoak dira.

Kristala eratzen duten partikulak nolakoak, kristal ionikoak, kobalenteak eta metalikoak bereizten dira:

Kristal motak

Kristal ionikoa

Kristal kobalentea

Kristal metalikoa

Nolako partikulek osatzen dute?

Ioiak: positiboak (katioiak) eta negatiboak (anioiak)








Atomoak






Katioi metalikoak, elektroi-hodei batez inguratuta

Adibidea

MgCl2

NaCl







SiO2


C

(diamantea eta grafitoa)




Cu,Ag,Au

Formula

Kristal ionikoan bi aldiz kloruro ioi gehiago daudela magnesio ioi baino.

Kristal ionikoan kloruro ioien eta sodio ioien arteko proportzioa berbera da





Formulak adierazten du zer proportziotan dauden atomoak kristalean.

Bi oxigeno atomo daude silizio atomo bakoitzeko.

Diamantearen formula eta grafitoaren formula bat datoz elementuaren ikurrarekin; ordenatzeko moduan dira desberdinak bi kristalak.




Formula bat dator metalaren ikurrarekin