1.2.Zelularen morfologia

Zelula

Zelularen ezaugarriak neurria eta forma dira. Zelulak neurria eta formaren arabera sailkatzen dira.

Neurriaren arabera:

  • Mikroskopikoak: zelula gehienak (mikrometrotan, 1 mm neurtuta. 1mm=0,001mm)

  • Mikroskopikoak ez direnak: (begi hutsez ikusten direnak) hegaztien nahiz arrastien arrautzak.

Formaren arabera:

  • Esfera formakoak

  • Izar itxurakoak (neuronak)

  • Prisma itxurakoak (azaleko zelulak)

  • Luzangak (muskuluarenak)

Zelulen egitura

Zelula guztiek oinarrizko hiru egitura dituzte:

Mintz plasmatikoa: zelula estaltzen duen mintz mehea da.

Substantzia igarotzea erregulatzen du barrutik kanpora nahiz kanpotik barrura.

Zitoplasma: zelularen barnean dagoen likido likatsua da. Bertan zelularen organuluak daude. Organuluek zelularen funtzio zelularrak betetzen dituzte.

Material genetikoa: zelularen funtzionamendua kontrolatzen eta erregulatzen duen substantzia da.

Material genetikoa zelularen barnean bi eratan aurki daiteke eta horren arabera bi mota bereizten dira.

Zelula prokariotoak

  • Ez dute nukleorik

  • Material genetikoa zitoplasman sakabanatuta dago

Adibideak: bakterioak (zelulabakarrak)

Zelula eukariotoak

  • Nukleoa dute

  • Material genetikoa nukleoaren barruan bilduta dago

-Adibideak: animaliak eta landareak.