1. Karga elektrikoak

Inguruan ditugun gorputzak atomoz osaturik daude eta atomo horien barnean karga elektrikodun partikulak daude.

Gorputzak elektroiak jasotzen edo galtzen dituztenean kargatzen direnez, logikoa zirudien unitatetzat elektroiaren karga (e) hartzeak. Nazioarteko Sisteman coulomba (C) aukeratu da kargaren unitatetzat , Charles Agustin Coulomb (1736-1806) frantses fisikariaren omenez.

1 C = 6,25·108 e

Batzuetan, coulomba handiegia izaten da karga neurtzeko.

1.1. Eroaleak eta isolatzaileak

EROALEAK: Beren baitatik karga elektrikoei higitzen uzten dieten materialak dira. Adibidez, metalak.

ISOLATZAILEAK: Beren baitatik karga elektrikoei higitzen uzten ez dieten materialak dira. Adibidez, plastikoa eta zura.

Praktika

1.2. Karga elektrikoa pilatzea:pilak

XVIII.mendearen hasieran Luigi Galvanik (1737-1798) eta Alessandro Voltak (1745-1827) egin zuten ikerketa karga elektrikoak pilatu ahal izateko. Igelei ebakitako hankek deskarga jasotzen zutenean hanketako giharrak uzkurtu egiten zirela ikusi zuen Galvanik. Elektrizitatearen jatorria animalietan zegoela pentsatu zuen ondorioz.

Geroago, Galvanik egindako akatsa zuzendu zuen Voltak, eta esan zuen metaletik zetorrela elektrizitatea; alegia, igel-hanken giharrak ukizten zituen metaletik. Horretarako, esperimentu bat egin zuen eta esperimentu horren bidez ikusi zuen ehun bizidunik ukitu gabe ere metalezko pieza batetik bestera korronte elektrikoa pasatzen zela.

Ondoren, 1800 urtearen inguruan, korronte elektrikoko fluxua sor zezaketen tresnak asmatu zituen Voltak; pilak, alegia. Gatz-soluzio batez bustitako metalezko diskoak erabili zituen horretarako, eta ordena honetan antolatu zituen diskoak:kobrea,zinka,ikatza,kobrea,zinka,...

Lehen diskoaren eta azken diskoaren artean metalezko hari bat jartzerakoan (zirkuitua ixten zen), haritik korronte elektrikoa igarotzen zen.