1. Berotegi-efektuaren areagotzea

Lurrera Eguzkiaren erradiazioa iristen da, eta argia eta beroa ematen dizkio. Erradiazio horren zati bat xurgatu egiten da, baina beste zati bat Lurrak berak atmosferarantz islatzen du.Hots, karbono dioxidoak Lurraren azaletik datorren beroaren zati handi bat xurgatzen du eta bero horrek kanpo espaziora ihes egin dezan saihesten du. Horren ondorioz, Lurrak tenperatura jakin bat du, eta horregatik bada bizia gure planetan.

Atmosferak modu naturalean berotegi-efektua (berezko berotegi-efektua)eragiten du, eta, hori onuragarria da Lurreko biziarentzat; izan ere, berotegi-efektuari esker, Lurraren gainazaleko tenperatura zerbait igotzen da, eta gauez, tenperatura-jaitsiera arindu.

Arazoa,ordea, gizakiak sortu du, atmosfera berotegi-efektua eragiten duten gasen kontzentrazioa areagotzen ari delako, eta horren ondorioz, berotegi-efektua areagotzen delako. Suteek eta erregai fosilak erretzeak ( autoetan, berokuntzan, lantegietan...) eragiten dute atmosferako CO2-ren kontzentrazioa handitzea. Alabaina, atmosferak CO2 asko badu, Lurrak kanporantz islatutako erradiazioa Lurrerantz islatzen du berriro kutsagarrien geruzak, eta planeta tenperatura igo egiten da. Horiek guztiak ondorio kaltegarriak eragiten ditu bizian; berotegi-efektuaren areagotzea deritzo horri