4. Metodo zientifikoa

Metodo zientifikoa esaten zaio zientziarekin lan egiten duen pertsonek problemak aztertzeko eta egiazko ondorioetara iristeko erabiltzen duten prozedurari.

Metodo zientifikoan, urrats batzuei jarraitu behar zaie. Hauek dira garrantzitsuenak edo orokorrenak:

1. Problema planteatu: Behaketa egin

2. Hipotesiak formulatu. Galderak, azalpenak proposatu

3. Hipotesia egiaztatu. Esperimentatzea

  • Esperimentu bat planifikatzea.

  • Esperimentua egin.

  • Datuak lortu

  • Datuak aztertu

5. Ondorioak atera.

6. Emaitzak argitaratu. Beste zientzialari batzuek emaitzak beren azterketetarako erabili ahal izatea da helburua. Zientziak aurrera egin dezan, ezinbestekoa da ezagutzak gainerakoekin partekatzea. Egun, Interneti eta argitalpen zientifikoei esker, sortu eta ia berehala munduko zientzialari guztiek jakin dezakete aurrerapen esangurutsu ororen berri.