2. Gasen legeak

GASEN LEGEAK.pptx

GASEN MAGNITUDEAK : P (atm) , V (L) , T (K)

Gasetan, hiru magnitudeak lotuta daude. Gas baten magnitude bat aztertzeko, hiru esperimentu egin daitezke:

LABORATEGIA

XVIII.mendean, zenbait zientzialarik gasen portaera aztertu zuten; izan ere, presioa, bolumena eta tenperatura aztertu zituzten.

Aurreko LABORATEGIAN ikusi dugunez esperimentuen ondorioz, gasen legeak ezarri zituzten.

2.1. Boyle-Mariotteren legea

XVII.mendean zehar, Robert Boyle (1627-1691) britaniarrak eta Edmé Mariotte (1620-1684) frantsesak aztertu zuten zer-nolako aldaketak gertatzen ziren gas baten presioan, tenperaturari konstante eutsita gasaren bolumena aldatzen zenean.

"Tenperatura konstantean gas batean aldaketak gertatzen direnean, presioaren eta bolumenaren arteko biderkadura konstantea da".

P·V=ktea

P1 · V1 = P2 · V2

2.2. Gay-Lussacen legea

XIX. mendearen hasieran, Joseph Louis Gay-Lussac (1778-1850) frantses kimikariak aztertu zuen zer-nolako aldaketak gertatzen ziren gas baten presioan, ontziaren bolumenari konstante eutsita gas haren tenperatura aldatzen zenean.

"Bolumen konstantean gas batean aldaketak gertatzen direnean, presioaren eta tenperaturaren arteko zatidura konstantea da".

P/T=ktea

P1 / T1 = P2 / T2

2.3 Charlesen legea

Jacques Alexandre Charles (1746-1823) zientzialariak aztertu zuen zer-nolako aldaketak gertatzen ziren gas baten bolumenean, presioari konstante eutsita gas haren tenperatura aldatzen zenean.

"Presio konstantean gas batean aldaketak gertatzen direnean, bolumenaren eta tenperatura absolutuaren arteko zatidura konstantea da".

V/T=ktea

V1 / T1 = V2 / T2