2.Mailegua eskatuz: ehunekoak eta interesak

EHUNEKOAK

Kantitate baten ehunekoa lortzeko, ehunekoa modu hamartarrean adierazi eta kantitatearekin biderkatuta lortuko dugu

Adb.: 1.200en % 10 = 1.200 · 0,10 = 120

3.000ren % 12 = 3.000 · 12/100 = 3000 . 0,12 = 360

Ehunekoaren igoera

Adibidea: 600 € balio duen txirrindu batek % 10eko igoera jasango du datorren urtean. Zenbat balioko du?

  1. 600en %10 = 600 · 0,10 = 60

Igoera aplikatzen badugu 600+60 = 660 ordainduko dugu datorren urtean.

  1. Nolanahi ere, % 10 igo bada, hasierako kantitatetik % 110 kalkulatu behar dugu: 600 · 110/100 = 600 ·1,10 = 660

Kantitate baten igoera lortzeko, gehituko diogu 100 zenbakiari dagokion igoera eta hamartarretan jarriko dugu.

Lortutakoa dagokion kantitatearekin biderkatuko du.

Ehunekoen jaitsiera. Merkealdiak

Adibidea: Erosi nahi dudan txirrinduak % 10eko beherapena du. Zenbat ordaindu behar dut, 600 €-ko prezioa badu?

  1. Beherapena: % 100 - % 10 = % 90

  2. % 90 = 0,90

  3. 600 · 0,90 = 540 € ordainduko dut.


INTERESAK

Banketxetan diru kopuru batek emango duen dirua epe batean kalkulatzeko, honako formula hau erabiltzen dute:


Konplikatua badirudi ere, honako hauek kontuan izanda, erraz kalkula daiteke:

Cf= Bukaeran edukiko duzun dirua

Ci= Hasieran daukazun dirua

Aldakuntza indizea (a.i.)= 1+ ematen dizuten interesak / 100

Adibidez : % 5 ematen badizute urtero a.i. = 1+0,05 =1,05 izango da

% 10 ematen badizute, 1,10 izango da aldakuntza indizea

Ariketa ebatzia

Bankuak sartutako diruaren % 6 ordaintzen du urtero ezer ateratzen ez bada (epe finkorako gordailuak deitzen dira), 200.000 € sartu eta 5 urteren buruan ateratzen baditugu , zenbat diru emango didate?

= 267.645,12 €