3. Nahaste homogeneoak: disoluzioak

Disoluzioa bi osagaiz edo gehiagoz osaturiko nahaste homogeneoa da.

Disoluzioetan :

    • Proportzio handienean dagoen osagaia disolbatzailea da.

    • Proportzio txikienean dagoen osagaia (edo osagaiak) solutua da.

3.1. Kontzentrazioa adierazteko moduak

Disoluzio baten kontzentrazioak disoluzio jakin batean zenbat solutu dagoen adierazten du.

3.2.Disolbagarritasuna

Substantziaren disolbagarritasuna disolbatzaile jakin batean disolba daitekeen gehieneko solutu kantitatea da.

    • Disoluzio diluitua: disolbatzaile kantitatearekin alderatuz solutu gutxi duenari esaten zaio.

    • Disoluzio kontzentratua: disolbatzaile kantitatearekin alderatuz solutu asko duenari esaten zaio.

    • Disoluzio asea: solutu gehiago hartu ezin duen disoluzioari esaten zaio.

Solidoen disolbagarritasuna

Normalean, solidoen disolbagarritasuna handitu egiten da tenperaturak gora egin ahala. Hala ere, zenbait

substantziaren disolbagarritasuna ez da ia aldatzen tenperatura aldatuta ere.

Gasen disolbagarritasuna

Gasak ere disolba daitezke likidoetan.Tenperaturak gora egin ahala txikitu egiten da gasek likidoetan duten

disolbagarritasuna. Ibaietako eta itsasoetako uretan oxigenoa dago disolbatuta eta arrainek arnasteko

aprobetxatzen dute.

Gas bat eta likido bat dituen disoluzio asea berotzen badugu, tenperaturak gora egitean disolbagarritasuna txikitu egiten denez, disoluziotik gas-burbuilak aterako dira. Horixe gertatzen da, esaterako, burbuiladun freskagarri bat hozkailutik ateratzen dugunean.