05. Elementu eta konposatu kimikoak

Emakumeak Taula Periodikoan

1869.ean eta 1870.ean bi zientzialarik D.Mendeleiev (1834-1907) errusiarrak eta L.Meyer (1830-1895) alemaniarrak, nork bere aldetik Taula Periodiko ospetsua aurkeztu zuten.

Mendeleiev-en sailkapen periodikoak, Meyer-ena baino elaboratuagoa zenak, ordurarte ezagunak ziren elementu guztiak zituen barnean, sarrera bikoitzeko taula batean ordenatuta eta ondoko irizpide hauen arabera:


  • Masa atomikoaren hazkortasuna

  • Propietateen antzekotasuna

1914.an H.Moseley-k (1887-1915) elementuen zenbaki atomikoa determinatu zuen, eta egiaztatu egin zuen ezen, elementuak zenbaki atomikoaren ordena hazkorraren arabera kokatzen direnean, orduan, elementu guztiak propietateen antzekotasunaren irizpideak eskaturiko tokian kokatuta geratzen direla.

Gaur eguneko Taula Periodikoa Paneth eta Werner-ek buruturikoa da eta bertan gaur egun ezagutzen diren 109 elementuak, zenbaki atomikoaren ordena hazkorraren arabera, hemezortzi zutabetan eta zazpi errenkadetan daude ordenatuta. Errenkadei periodoa deritze eta zutabeei taldea.

Emakumeren batek elementu kimikoren bat aurkitu du? Batek baino gehiagok eta kasu batzuetan elementu bat baino gehiago.


Marie Curie zientzialari poloniarra izan zen eta 1903ko Fisikako Nobel saria eta 1911ko polonioaren (Po) eta erradioaren (Ra) aurkikundeengatik Kimikako beste bat jaso zituen.


Berta Karlik-ek , Vienako Unibertsitateko lehen emakume irakaslea izan zenak, astato (At) elementuaren aurkikuntzan parte hartu zuen.


Lise Meitner Otto Hahn-ekin aritu zen 30 urteko iraupeneko ikerketa batean, eta 1918an protaktinioa (Pa) aurkitu zuen.


Ida Noddack alemaniar kimikari eta fisikari lehen zientzialaria izan zen fisio nuklearraren ideia, 1934an, aipatzean.Berak Renioaren identifikazioa (Re) lortu zuen, Walter Noddack bere senarrarekin batera.


Marguerite Perey Frantziako kimikariak frantzioa (Fr) aurkitu zuen aktinioa zeukaten lantanoko laginak arazterakoan..


Julia Lermontova kimikari errusiarra eta Alemanian doktoretza lortu zuen lehenengo emakumea izan zen eta platinoaren (Pt) taldeko metalak ikertu zituen.


Stefanie Horovitz kimikari poloniarra izan zen eta isotopoen existentziari buruzko froga esperimentalak lortu zituen elementu batek masa atomiko desberdinak izan zitekeela frogatuz


Harriet Brooks Kanadako fisika nuklearrean lehen emakume aditua izan zen. Ezaguna da transmutazio nuklearrei eta erradioaktibitateari buruzko ikerketei esker.

2019an Elementu Kimikoen Taula Periodikoaren Nazioarteko Urtea denez 2018ko azaroaren 23an, Teresa Valdés-Solís kimika-ingeniariak Naukas plataforman argitaratu zuen “La Tabla Periódica de las Científicas” taulan dauden emakume zientzialariak kontuan hartuko ditugu.


Emakume zientzialarien taula periodikoa


Taula Periodikoko Natur Zientzialariak


Taula Periodikoko Antropologoak


Taula Periodikoko Ingeniariak edota Asmatzaileak


Taula Periodikoko Primatologoa


Taula Periodikoko Matematikariak


Taula Periodikoko Astronomoak


Taula Periodikoko Fisikariak


Taula Periodikoko Kimikariak


Taula Periodikoko Biokimikariak eta Medikuak




Keith Enevoldsen-ek, ingeniari-programatzaile estatubatuarrak,ondoko taula periodiko interaktiboa sortu zuen eta bertan eguneroko bizitzan elementu bakoitzaren aplikazioak agertzen dira.