1. Erreakzio kimiko interesgarriak

1.1. ERREKUNTZA-ERREAKZIOAK

Errekuntza esaten zaio erregaia deritzon substantzia batek oxigenoarekin erreakzionatu eta karbono dioxidoa eta ura eratzen diren erreakzio kimiko orori. Erreakzio horiek exotermikoak dira, hau da, erreakzio horiek gertatzean, energia askatzen da.

ERREKUNTZA ERREAKZIOAK

1.2. AZIDO-BASEEN ARTEKO ERREAKZIOAK

AZIDO ETA BASEEN ARTEKO ERREAKZIOAK

Azido eta base guztiek ez dute indar bera, propietateei dagokienez; batzuk sendoagoak dira. Substantzien azidotasuna neurtzeko, pH-a eskala erabiltzen da. 1etik 14ra bitarteko zenbakiek osatzen dute; pH-a zenbat eta baxuagoa orduan eta azidoagoa da substantzia, eta zenbat eta altuagoa orduan eta basikoagoa.

1.3. NEUTRALIZAZIO ERREAKZIOAK

Azido eta baseen arteko erreakzioetan gatz neutroa eta ur sortzen dira eta horregatik, neutralizazio erreakzioak. Eskuarki, neutralizazio-erreakzioetan energia askatzen da; hau da, erreakzio exotermikoak dira.

HCl + NaOH -----> NaCl + H2O

CH3COOH + KOH -----> CH3COOK + H2O

HCl + NH4OH -----> NH4Cl + H2O

Azidoen H+ protoiak eta baseen OH- elkartu egiten dira eta, gatza eta H2O sortzen dituzte; gatza eta ura neutroak direnez erreakzio hauei neutralizazio-erreakzioak deitzen zaie.

AZIDOA + BASEA -----> GATZA + URA

NEUTRALIZAZIO-ERREAKZIOAK