1. Zientzia



Zientzia behaketaren, esperimentazioaren eta arrazoiketaren bidez munduari buruz lortutako ezagutza multzoa da.


Zientzia bi adarretan bereizten da:

  • Zientzia formalak : logika ,matematika

  • Zientzia aplikatuak. Aldi berean azken hauen barnean natur zientziak (astronomia,biologia,geologia, fisika,kimika,medikuntza...) eta gizarte zientziak (antropologia, historia, psikologia,soziologia, ekonomia...) bereizten ditugu.

Zientifikoek ingurua ezagutzeko jarraitzen duten prozesua metodo zientifikoa da hau behaketan eta esperimentazioan oinarritzen da.

Metodo zientifikoak arazo zientifikoak ebaztea du helburu. Horretarako hipotesiak planteatzen ditu, gero eta hautemandako fenomenoak behaketaren bitartez baieztatzeko edo ezeztatzeko.

Esperimentuetan hainbat aldagai daude: askeak, mendekoak eta kontrolpekoak.

  • Aldagai askea. Esperimentatzaileak nahi duen balioa ematen zaion aldagaia da.

  • Mendeko aldagaia. Aukera daitezkeen balioak ez dituen aldagaia da, balio horiek aldagai independienteari esleitutakoek baldintzatzen baitituzte.

  • Aldagai kontrolpekoa. Esperimentuan zehar finko eusten zaion aldagaia da.

Esperimentu bakoitzean aldagai aske bakar bat (x) eta mendeko aldagai (y) bakar bat izan behar dira.

Gainerakoek aldagai kontrolpekoak izan behar dute.


Esperimentuen emaitzak taulen eta grafikoen bidez aurkeztu daitezke, aztertu dugun aldagaiaren arabera grafiko mota bat edo beste aukeratuko dugu, hauetariko batzuk: sektore diagrama, zutabe edo lerro grafikoak dira.

Esperimentuen emaitzak aldizkari espezializatuetan argitaratzen dira.

Aurrerapen zientifikoak eta teknologikoak herrien eta herrialdeen bizitza-baldintzak hobetzeko gero eta aukera gehiago sorrarazten dute.


Karten bidez edo astroen bitartez etorkizuna asmatzeko gai diren pertsonen iragarkiren bat ikusi duzula ziurtatu dezakegu. Hau posible dela uste duzu?

Proba egin, egunkari desberdinak hartu eta zure horoskopoa irakurri. Gauza bera esaten dute? Litekeena guztiak desberdinak izatea ,gainera baieztapen oso orokorrak eta beste edonori buruzkoak izatea da.

Neurona bat zer den liburu zientifiko desberdinak kontsultatzen baduzu, guztiek, oinarrian informazio berdintsua ematen dutela

ohartuko zara, neuronen inguruko ezagutza metodo zientifikoen bidez lortu delako.

Zientzia eta pseudozientzia

Zientzia gure inguruan eta naturan ematen diren gertakizunen inguruko galderak, behaketa, esperimentazio eta logikaren bidez erantzuteko laguntzen duten ezagutza objektiboen multzoa da.

Baieztapen zientifiko bat metodo zientifikoaren bidez berera iritsidelako eta edonork ,baldintza berdinetan, egiaztatu dezakeelako ezaugarritzen da.

Hala eta guztiz ere, badaude igarleen eta sasi adituen baieztapenetan sinisten duten pertsonak, baina hauek ez dira zientziak. Hauetako adibide batzuk:

  • Astrologia edo astroen kokapena gure bizitzan nola eragiten duen aztertzen duen pseudozientzia.

  • Kiromantzia edo eskuen lerroen bidezko igarketa

  • Ufologia edo O.V. N. I eta estralurtarren ikerkuntza

  • Auren irakurketa, pertsonoi inguratzen gaituzten ustezko eremu energetikoen ikerkuntza.

  • Kartomantzia edo etorkizunaren igarpena karten bidez.

Jakintzagai hauetariko askok, zientzian oinarritzen diren itsura egiten dute, baina bere baieztapenak ezin dira modu esperimental eta egiazko baten bidez frogatu, hau dela eta pseudozientziak deitzen dira.

GEHIAGO JAKITEKO

Astronomia eta astrologia

Antzeko izenak izan arren, bi hauen arteko antzekotasunak gutxi dira.

Astronomia astroak ikertzen dituen zientzia da: planeten, izaren, sateliteen etab-ren nolakotasuna,mugimenduak eta posizioen nondik norakoak ezagutzeko eta aurreikusi ahal izateko.

Astrologia aldiz, astroen posizioa gizakiarengan izan dezakeen eragina aztertzen duen pseudozientzia

Orokorrean , zientifiko bat imajinatzen dugunean, batatxuri bat jantzita eta laborategi batean dagoen pertsona baten irudia datorkigu burura. Hau kimika eta biologia molekularraren antzeko zientzien kasuetan besterik ez da ematen.

Fisika: materiaren berezko izaera aldatu gabe, materian gertatzen diren aldaketak aztertzen dituen zientzia da.

Kimika: substantzien konposizioa, konbinazioak eta substantzien izaerari berari eragiten dioten aldaketak aztertzen dituen zientzia da.

ZIENTZIAREN HISTORIA

Zientzia kontzeptu nahiko berria izan arren, bere jatorria aitzinean dago eta historian zehar eraiki egin da.

Aurre historia. Zalantzarik gabe, lehenengo gizakiek naturan ematen ziren fenomenoen jabe ziren: urtaroen aldaketak, landareen hazkuntza, gaixotasunak, ekaitzak, sumendien erupzioak, eab. Hasieran gertakizun hauen guztiendako ematen zituzten azalpenak mitologikoak eto erlijiosoak ziren. Hau horrela izan arren, ez du esan nahi gure arbasoek naturaren inguruko ezagutzarik ez zutenik.

Antzinaroa. Babiloniar eta egiptiar zibilizazioetan naturaren fenomenoendako azalpen mitiko eta erlijiosoak jarraitzen ziren izaten baina garai honetan matematika eta astronomia garatzen hasi ziren. Grezian jakintza hauek probestu zituzten eta aurrerapauso handia eman zuten: azalpen mitologikoak alde batera utzita, naturan ematen ziren gertakarien azalpen zientifikoa bilatzen saiatu ziren behaketa eta arrazoia erabiliz.


Erdi aroa. Garai honetan Europan, zientziak atzerakada jasan zuen herri germaniarren konkistak izan zirela eta. Baina Txinan, Indian eta herri arabiarretan aurrera egin zuen. Hauei esker greziar filosofo handien obrak, zenbakitze sistema arabiarra etab iritsi ziren Europa kristauera.


XV. eta XVI. mendeetatik aurrera. Berpizkundearekin batera gaur egun ezagutzen dugun zientziaren garapena hasi zen. Garai honetan antzinako filosofo grekoen esanak zalantzan jarri ziren. Saiakuntza erabiltzen hasi eta metodo zientifikoa garatu zen. Beste askoren artean: Copérnico, Kepler, Galileo eta Newton aitzindari izan ziren. Elektrizitatearekin izandako aurrerapenarekin, zientzia eta teknologiaren arteko harremana are gehiago estutu egin zen.


XX. eta XXI. mendeetan zehar. Zientzia ulertzeko modua ez da aldatu, bai ordea lan egiteko modua. Batetik zientzia aurrerapen teknologokoarentzat funtsezkoa dela ulertzen da. Bestetik zientzian aurrera egiteko gero eta gehiago, teknologia ezinbestekoa da. Gaur herrialde eta ikerketa talde desberdinen arteko elkarlana ohikoa da erabili behar den tresneriaren kostuari aurre egin ahal izateko. Bestetik aurrerapen teknologiko eta zientifikoa dela eta hainbat esparrutan mesfidantza sortzen ari da, hauen erabilpen desegokia dela medio: bonba nuklearren fabrikazioa, klonazioa, eraldaketa genetikoak etab.


TEKNOLOGIA

Historian zehar egindako aurrerapen teknologikoak gure inguruaren eta gizakiaren ezagutzan aurrerapauso handiak ematea ahalbidetzeaz gain, gure bizitza errazten eta hobetzen duten instrumentuak egiteko aukera eman digu.

Zientzia eta teknologia elkarrekiko menpekotasuna dute aurrera egin ahal izateko:

• Egun, edozein zientifikok teknologia erabiltzen du bere ikerkuntzetan, Internet, ordenagailuak, neurketa gailuak, laborategiko tresneria etab.

• Teknologia aurrera egin dezan ezinbestekoa da

Teknologiaren zenbait erabilera desegokiak

Telebista, mugikorra edo bideojokoekin denbora gehiegi ematen duten gazte asko daude. Aisialdia kirola egiteko, naturaz gozatzeko edo lagunekin egoteko probestu behar da baita ere.

Azkenen urteetan, teknologiaren aurrerapena horren azkarra izan da, non tresnak berréala aldatzen ditu beste berriagoengatik beharrik izan gabe. Honek kontaminazioa areagotzen duen zakarraren pilaketa eta planetaren baliabideen agortzea dakartza.

Pertsona askok ibilbide motzak egiteko kotxea erabiltzen dute, garraiobide publikoa edo kutsatzen ez duen bestelako garraiobidea erabili ordez. Motordun gailuak erabiltzeak erregai fosilen erabilera areagotzen du honek suposatzen duen kutsadura handitzea eta energia iturri ez berriztagarrien agortzea bizkortzea.

Berogailuen eta aire egokituen gehiegizko erabilpenak kontsumo energetikoa handitzen du berotegi efektua areagotuz.


ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA GURE BIZITZAN

Zientzia eta teknologia gure eguneroko bizitzaren alderdi guztietan daude. Ondoren honek guregan duen eragina azalduko dugu.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologia ( IKT)

Telefonia finkoa XIX. Mendean asmatu zen eta XX. mendean zehar orokortu. XX. mendearen bukaeran telefonia mugikorraren garapena hasi eta egun jarraitzen du izugarrizko abiaduran.

IKT -ak edozein lekuan egonda, lan egitea ahalbidetzen dute. Informazioa jaso eta bidaltzeaz gain robotak ere gidatzea posible da.

MEDIKUNTZA

Diagnosi teknikak gaixotasunak zehaztasun handiarekin diagnostikatzea posible egiten dute irudien bidez, analisi biokimikoen etab. bidez.

Ordenagailuak informazio asko gordetze eta prozesatzen dute. Hauen interkonexioak Internet sortu zuen.

Antibiotikoen aurkikuntza egin zenetik, medikamentu eraginkorragoak eta bigarren mailako eragin gutxiagorekin

Kirurgiak lorpen sortzen dira. izugarriak egin ditu, organoen transplanteak eta ebakuntza trans- uterinoak bezala.

Ezberdintasun larriak daude osasunaren aurrerapenetara heltzeko, guztion ardura da

GARRAIOAK

XX. mendean zehar garraiobideetan egondako aurrerapena erregai fosilen erabilpenak ahalbidetu du.

Garraiobideak edozein tokitan edozein merkantzia lortzeak erraztu dute.

Pertsonen garraioa, jarduera ekonomiko garrantzitsua den, turismoaren garapena bultzatu du.

Gizakia ilargira iritsi zela ez dira 50 urte bete. Noraino eramango gaituzte bidai espazialak etorkizunean?

PRODUKZIO SEKTOREAK

XX. mendearen erdialdetik aurrera nekazaritzaren industrializazioa eman da, honek laboreen errendimendua izugarri hobetzeak suposatu du baina ongarri, plagizida etab-rren gehiegizko erabilpenaren truke.

Piszikulturak arraina merkeago lortzeko aukera ematen du baina ingurumenean eragin kaltegarriak eragiten ditu.

Teknologiaren aurrerakuntzak erregai fosilak gero eta leku zailagoetatik ateratzea ahalbidetu du, fraking-aren bidez besteak beste, baina ustiatze metodo hauek ingurumenean inpaktu larriak dituzte.