4.2. Korronte elektrikoaren energia. Potentzia.

Zirkuitutik zirkulatzen duten kargek korronte elektrikoaren energia (E) dute. Hauek ditu osagai:

  • Korronte intentsitatea (I), denbora-unitate batean eroalearen sekzio batetik igarotzen den karga.

  • Potentzial-diferentzia , karga-unitateko energia.

  • Korronte elektrikoak zirkulatzen duenean igarotzen den denbora (t).

Nazioarteko Sisteman, energia jouletan (J) neurtzen da..

Potentzia elektrikoa

Tresna baten potentzia (P) tresna horrek sor dezakeen energiaren eta energia hori sortzeko behar duen denboraren arteko erlazioa da.

Nazioarteko Sisteman, potentzia watt-etan (W) neurtzen da.