2.3. Elikadura eta osasuna

Jaten dugun elikagai kantitateak eta motak osatzen dute dieta.

Dieta osasungarri bat osoa eta orekatua da, hau da, behar ditugun mantenugai guztiak ematen ditu, behar diren ehunekoetan.

DIETA OREKATU BAT EDUKITZEKO GOMENDIOAK

  • Egunean bost otordu egitea, ez oso oparoak, digestioa errazteko.

  • Era askotako elikagaiak jatea.

  • Fruta eta barazki freskoak egunero jatea.

  • Elikagai zuntz ugari duten elikagaiak jatea.

  • Gantz asegabeak hartzea eta gantz ase eta kolesterol ugari duten elikagaien kontsumoa murriztea.

  • Sarri jatea gluzido ugari duten elikagaik (ogia, arroza, lekaleak eta abar)

  • Azukreen kontsumoa murriztea.

  • Gatzaren eta likagai gazien kontsumoa murriztea.

  • Gutxiago jatea beharrezko ez diren elikagai (opilak, litxarreria eta abar)

  • 1,5-2 litro ur edatea egunean