Odolak zelulen metabolismoaren ondorioz sortzen diren hondakinak bildu eta garraiatu ondoren iraitz-aparatuak hondakin horiek organismotik kanporatu arte.
4.2.1. Gernu-aparatuaren organoak eta atalak.
GILTZURRUNAK: gerriaren gainean eta bizkarrezurraren alde banatan dauden bi organo dira. Odola iragazten dute eta emaitza gernua da.
GERNU-BIDEAK: gernua bideratzen eta atxikitzen dute, gorputzetik irten arte.
Ureterrak:gernua maskuriraino bideratzen duten bi hodiak. Bakoitza giltzurrun batetik ateratzen da.
Maskuria: Ureterren amaieran dagoen organoa da.Organo honetara organismoak ekoiztutako gernua iristen da.
Uretra: Maskuritik ateratzen den hodi itxurako organoa. Esfinter baten bidez irekitzen da kanpoaldera, gernua atera dadin.
4.2.2. Gernua nola eratzen den.
Giltzurrun bakoitzak milioi bat nefrona inguru ditu.
Nefronaren funtzioak: Odola iragaztea eta gernua sortzea
Nefronaren egitura:
-Giltzurrun glomerulua: kanpotik Bowman-en kapsula eta barrutik kapilarrez osatuta.
-Giltzurrun-tubulu bat
Gernua sortzeko etapak
1.Iragazketa glomerularra:
Odola glomeruluan iraitzita, urak,hondakinak eta mantenugaiak osatutako nahaste bat pasatzen da Bownam-en kapsulara
2.Birxurgapen tubularra:
Nahaste hori giltzurrun-tubulutik irteten da, eta oraindik aprobetxa daitezkeen uraren substantzia parte handia xurgatzen da.
Beste substantzia batzuk odol-kapilarretatik nefronen tubuluetara iraitzen dira zuzenean, hondakinak eta uraren zati bat- gernua- ureterretara bidaltzen dira.
Ureterren bitartez gernua maskurirantz doa(ureterren paretetako muskulu-ehunek eragindako mugimendu peristaltikoei esker) eta handik uretran zehar kanpora.