3. Masa neurtzea. Mola

3.1. MASA ATOMIKOA

Masa atomikoa elementu jakin bateko atomo batek duen masa da, u-tan neurtuta (u=unitate masa atomikoa)

Taula periodikotik hartutako datuak izango dira.

Zilarraren masa atomikoa 108 u-koa da

Sodioaren masa atomikoa 23 u-koa da

Oxigenoaren masa atomikoa 16 u-koa da

3.2. MASA MOLEKULARRA

Konposatu ororen masa molekularra kalkulatzeko, konposatuaren elementu guztien masa atomiko erlatiboak batu behar dira:

CO2-aren masa molekularra: 12 u + 2·16 u = 44 u

CaCl2-aren masa molekularra: 40,1 u + 2·35,5 u = 111,1 u

3.3. MOL

Edozein substantziako mol batek 6,023·1023 partikula ditu.

1 CO2 molekula = 44 u

1 CaCl2 molekula = 111,1 u

1 mol CO2 = 44 g

1 mol CaCl2 = 111,1 g

CO2-aren mol batek 6,023·1023 molekula ditu

CaCl2-aren mol batek 6,023·1023 molekula ditu