2.4. Ohm-en legea

George Simon Ohm (1789-1854) alemaniar fisikariak potentzial-diferentziaren eta korronte-intentsitatearen arteko erlazioa konstantea zela frogatu zuen, erresistentzia hain zuzen ere.

Ohm-en legea:

Hauxe da zirkuitu batean dagoen elementu baten muturren arteko potentzial diferentzia: elementu horretatik igarotzen den intentsitatea bider erresistentzia.