1.3. Giza ehunak

EHUNAK

Organismo batean antzeko funtzioa betetzen duten zelulen multzoa:

• Mota berekoak

• Egitura berdintsua

• Funtzio bera betetzen dute


    • Ehun epiteliala: babes- edo jariatze-funtzioa du. Ehun epitelialaren zelulek forma geometrikoa dute. Zelula horietako batzuek guruinak sortzen dituzte elkartzen direnean. Adibidez:

-Odol-hodien, bihotzaren eta heste meharraren barne-paretak(babes- funtzioa)

-Guruinak sortzen dituztenak (jariatze-funtzioa)

    • Ehun konektiboa: funtzio desberdinak dituzte. Adibidez:

-Ehun konjuntiboa: organoak eta ehunak lotzen ditu

-Gantz-ehuna: larruazalaren azpian dago, eta lipido-erreserba bat da.

-Ehun kartilaginosoa: giltzaduren barrualdea estaltzen du, higaduratik

babesteko.Belarri-pabiloian eta sudur-puntan ere badago.

-Hezur-ehunak:hezurraren mugimenduan parte hartzen du

      • Muskulu ehuna

Mugimendua ahalbidetzen du.

Muskulu-ehuna osatzen duten zelulak uzkurkorrak dira.

Muskulu-ehuna ildaskatua ala leuna izan daiteke

    • Nerbio ehuna: Nerbio-bulkadak eragitea eta transmititzea da bere funtzioa.

Bi zelula motaz osatuta daude:

-Neuronak: izar formako zelulak eta nerbio-bulkadak transmititzeko gai dira.

-Zelula glialak: neuronen artean daude. Euskarri- eta defentsa-funtzioa dute