5.6. Sistema endokrinoa

Sistema endokrinoa hormonen bidezko erantzunez arduratzen da.

Guruin endokrino deritzen hainbat organok osatzen dute sistema endokrinoa.

Guruin endokrinoek hormona izeneko substantziak ekoizten dituzte hipotalamoaren aginduz; hots, hipotalamoak guruin endokrinoen jarduera gobernatzen du. Hipotalamoa neurona multzo bat da eta garunaren behealdean aurkitzen da.

Hormonak molekula organikoak (lipidikoak edo proteikoak) dira. Hormonak odolera isurtzen dira. Odolak garraiatu egiten ditu fabrikatu diren guruinetik egitekoren bat duten organo edo organoetaraino (xede-organoak).