5.2.3.Oreka

Oreka gorputzaren jarrera hautematea eta kontrolatzea ahalbidetzen duen zentzumena da.

OREKAREN ORGANOA: ATALAK

Orekaren organoa APARATU BESTIBULARRA da, barne-belarrian dago

Aparatu bestibularrak ondoko atalak ditu:

  • KANAL ERDIZIRKULARRAK: Hodi batzuk dira,barnean endolinfa izeneko likidoa dago

  • ORGANO OTOLITIKOAK: Sakulua eta utrikulua izeneko zakutuak dira; hauen barruan otolitoak daude(kare-pikorrak dira).

OREKAREN FUNTZIONAMENDUA


Hodi erdi-zirkularrek oreka dinamikoa erregulatzen dute.Barruan dabilen likidoak, endolinfak, zilioak bultzatzen ditu eta bibrazioa entzumen-nerbiora helarazten dute.



Utrikuluak eta sakuluak oreka estatikoa kontrolatzen dute. Endolinfak lekuz aldarazten ditu otolitoak.

Otolitoek zilioak ukitu eta makurrarazten dituzte eta entzumen-nerbioak horren berri jasotzen du.