3.1.Digestio funtzioa

Digestio-sistemak funtzio hauek ditu:

  • Elikagaiak digeritzea edo eraldatzea, mantenugai bilakatu arte.

  • Nutrienteak eta ura xurgatzea eta odol-zirkulaziora eramatea.

3.1. Digestio-sistemaren organoak eta atalak.

  • Digestio-hodia: 10 edo 12 m-koa da eta bi muturretan kanpoaldera irekia da.

Honen barruan:

- AHOA : mihia eta hortzak dtu barruan

- FARINGEA: Muskuluz osatutako hodi motza da. Digestio eta arnas aparatuaren zatia da

- HESTEGORRIA: 25 cm inguruko luzera du eta diafragma zeharkatzen du

- URDAILA : Zaku formako organo bat da. kardia sarreran dagoen esfinter bat da eta piloroa irteeran aurkitzen dugu. Urdailaren barnealdeko geruzan guruin gastriko ugari daude.

- HESTE MEHEA: Zazpi edo zortzi metro inguruko luzera duen hodi bat da. Hiru zati hauek ditu: duodenoa, jeiunoa eta ileona

- HESTE LODIA: 1,5 m-ko hodia da Uzkian amaitzen da eta hiru atal hauek ditu: kolona, itsua (apendizea dago itsuan) eta ondestea

- UZKIA: Digestio hodiaren amaierako irekigunea da . Bi esfinter ditu zabaltzeko eta ixteko.

Digestio hodiaren muskulu-ehunak elikagaiak bultzatzen ditu digestio-hodian zehar, mugimendu peristaltikoen bitartez .

  • Guruin erantsiak: digestio-hodian daude.

-LISTUN GURUINAK ( ahoan daudenak): parotida, masailpekoak eta mihipekoak. Listua sortzen dute.

-GIBELA: Gibelak heste-mehera isurtzen ditu jariakinak, duodenoaren parean. Gibelak behazuna sortzen du eta behazun

xixkuan metatzen da.

-PANKREA: Guruina sabelaldeko barrunbean dago, urdailaren azpialdean eta atzekaldean. Intsulina eta glukagona hormonak

ekoizten ditu eta pankreako urina ere sortzen du.

Guruin erantsiek digestio-hodiko edukiarekin nahasten diren eta digestioan parte hartzen duten substantzia batzuk ekoizten dituzte.

3.2. Digestioa

  • MASTEKATZEA: elikagaiak hortz-haginen bitartez xehatzea eta birrintzea da

  • LISTUZTATZEA: elikagai horien zatiak listu-guruinek jariatzen duten listuarekin nahastea da. Sortutako nahastea boloa da.

  • IRENSTEA: Boloa ahotik urdailera pasatzea da, faringean eta hestegorrian zehar igaro ondoren.Boloak hestegorriaren eta urdailaren arteko eraztun muskular bat (kardia izenekoa) zeharkatu behar du. Kardiak substantzien igarotzea erregulatzen du.

  • URDAIL-DIGESTIOA: urdaila mugitu egiten da eta guruinek urdail-urina izeneko substantzia korrosiboa jariatzen dute. Honi esker boloa kimo bihurtzen da. Urdailaren irteeran dagoen eraztun muskular bat (piloroa izenekoa) ireki egiten da, kimoa heste meharrera pasatzen uzteko.

  • HESTE-DIGESTIOA: hiru urin motari esker kimoa kilo bihurtzen da.

-Pankreako-urina: pankreak jariatzen du.

-Behazuna: gibelak ekoizten du.

-Hesteetako urina: hesteko guruinek ekoizten dute.

  • NUTRIENTEAK XURGATZEA: nutrienteek heste-pareta zeharkatzen dute eta odolera pasatzen dira.Hestearen barne-pareta, mikrobilo ugariz josita dago ; mikrobiloen egiturak nutrienteak beren barnera sartu eta odol-kapilarretara heltzea ahalbidetzen du.

Digeritu ez diren elikagai-hondarrek heste lodian zehar jarraitzen dute mugimendu peristaltikoek bultzatuta . Hondar horietako ur gehiena heste lodiko peretetan xurgatzen da, eta odolera eta zelulen barnera pasatzen da.

  • GOROZKIAK EKOIZTEA: elikagaien azken hondarrak, trinkotuta, gorozki moduan uzkitik kanporatzen dira.


Gizakiaren kasuan, gutxi gorabehera, 24 eta 48 ordu bitartean pasatzen dira elikagaiak ahotik sartzen direnetik uzkitik atera arte.