2. Eredu atomikoak

K.a. V mendean, pentsatzen zuten materia lau elementuz osatuta zegoela:LURRA, AIREA, URA,eta SUA

EREDU ATOMIKOAK

1.DALTON-en EREDUA

Materia atomo izeneko partikula txiki eta zatiezinez osatuta dago.

2. THOMSON-en EREDUA

Atomoa karga positiboko esfera trinko bat da, eta barnean elektroiak (karga negatiboa) daude txertatuta.

3. RUTHERFORD-en EREDUA

Atomoak ondo bereizitako bi zati ditu:

  • Atomoaren erdigunean NUKLEOA dago. Bertan bi eratako partikulak daude: protoiak (karga positibodunak) eta neutroiak (karga gabekoak).

  • AZALA (nukleoa inguratzen duena). Hemen elektroi izeneko partikulak daude (karga negatibodunak) nukleoaren inguruan biraka.