3. Elementu eta konposatu kimikorik arruntenak

Konposatu kimikoak

BIZITZEKO OINARRIZKO ELEMENTUAK: BIOELEMENTUAK ETA OLIGOELEMENTUAK

Izaki bizidunak osatzen dituzten elementu kimikoei BIOELEMENTUAK esaten zaie. Hauek dira ugarienak: C, H, O, N, Ca, P, Mg, S, Na, K eta Cl. Izaki bizidunen %99 baino gehiago dira.

OLIGOELEMENTUAK ere ezinbestekoak dira izaki bizidunentzat, nahiz eta proportzio txikiagoan izan (%0,1 dira, gutxi gorabehera). Esate baterako,Fe,Zn,Mn,F,I,Cu eta Co.

Elementu horietako baten gabeziak arazoak eragin ditzake osasunean. Egun bakoitzerako gomendatutako kantitateak (EGK) ondorengo taulan adierazten dugu.