3.1. Magnitudea eta unitatea

Magnitudea esaten diogu materiaren edo materiak izan ditzakeen aldaketak edozein ezaugarri neurgarriri; hau da , zenbaki eta unitate batez adieraz daitekeenari.

Masa eta luzera, esaterako, magnitudeak dira, haien balioak zenbaki eta unitate baten bidez adieraz ditzakegulako: 65 kg eta 3,5 m.

Magnitude bat neurtzea haren izaera bereko kantitate batekin (unitatea) konparatzea da, zenbat aldiz barnean hartzen duen jakiteko.