4. Egoera-aldaketak

Egoera-aldaketak fenomeno fisikoak dira; izan ere, egoera-aldaketa gertatzen denean, ez da materiaren izaera aldatzen , haren egoera baizik.

URTZE-TENPERATURA edo URTZE-PUNTUA esaten zaio solidoaren masa guztia solido-egoeratik likido-egoerara igarotzeko behar den tenperaturari. Urtze-puntua bat dator solidotze-puntuarekin.

IRAKITE-TENPERATURA edo IRAKITE-PUNTUA esaten zaio likidoaren masa guztia likido-egoeratik gas-egoerara igarotzeko behar den tenperaturari. Irakite-puntua bat dator kondentsazio-puntuarekin.