2.3.2.Elikadura jokabidearen asaldurak

  • ANOREXIA

Asaldura psikikoa da eta ezaugarri hauek ditu: gizentzeari beldur irrazionala izatea, gero eta gehiago argaltzeko erabakia hartzea eta norberaren pertzepzio okerra izatea. Ez bazaio tratamendu egokia ematen, anorexiak desnutrizio larria eragin dezake, eta epe luzean, baita heriotza ere.

Anorexiarekin lotutako osasun arazoak

Depresioa, suminkortasuna, insomnioa, gaitasunik ez izatearen sentimendua eta autoestima falta.

Sabeleko mina, asaldura kardiobaskularrak, giltzurrunetako arazoak, hipotentsioa eta idorreria


  • BULIMIA:

Asaldura hau duten pertsonek jateari uko egiten diote, edo gehiegi jaten duet, eta ondoren, botaka egiten dute.

Kaloria gutxiko dieta bat edukitzen saiatzen dira,pilulak, libragarriak eta diuretikoak erabilzten dituzte argalzteko, eta riketa fisiko asko egin ohi dute.

Bulimiarekin lotutako osasun arazoak

Gogo aldartearen aldaketak,depresioa,antsietatea, deshidratazioa botaka egitean eta diuretiko asko hartzean likidoak galtzen direlako, giltzurrunak gaizki funtzionatzea potasio eskasiagatik, bihotz taupada irregularrak, giharretako ahulezia, esofago urradurak eta hortzetako esmaltean arazoak.


  • OBESITATEA

Gehiegi jatearen edo elikagai ezegokiak jatearen eta bizimodu sedentarioa izatearen ondorioa da.

Pertsona batek pisu gehiegi duen jakiteko, gorputz masaren indizea, GMI, kalkula dezakegu:

GMI= masa(kg) / altuera2 (m)

Obesitatea ez da beti jokabidearen asaldura bat. Batzuetan, gaixoatsun genetikoa izaten da.


Obesitatearekin lotutako osasun arazoak

Bihozteko gaixotasunak, hipertentsioa, kolesterol maila altuak, diabetesa, artritisa eta bizkarreko mina.

Obesitateak pertsonearen bizitza sozialean eta emozionalean eragin dezake, eta arazo psikologikoak eragin diezaizkioke (depresioa eta autoestimu falta), ezin baitu bizimodu normala eta aktiboa izan.