5.4.Erantzunaren igorpena

Erantzuna gauzatzea edo burutzea lokomozio-sistemari eta sistema endokrinoari dagokie.

LOKOMOZIO-APARATUAREN BIDEZKO ERANTZUNAK

  • Borondatezko ekintzak

- Guk geuk nahita erabakitakoak dira

- Ekintza hauen sortzailea garuna da

- Borondatezko ekintza bat eginaraziko duen informazioak bide hau egiten du:

  • Ekintza erreflexuak

- Oharkabeko ekintzak dira

- Bizkarrezur-muinean prestatzen eta koordinatzen direnak

- Ekintza erreflexu bat eginaraziko duen informazioak bide hau egiten du:

Ekintza erreflexuetan erantzuna borondatezko ekintzetan baino bizkorragoa da, estimulua hautematen dugunetik mugimendua gauzatzen den arte informazioak ibilbide laburragoa egiten duelako.

SISTEMA ENDOKRINOAREN BIDEZKO ERANTZUNAK

- Erantzuna hormonak jariatzea da

- Sistema endokrinoak gauzatutako erantzunak lokomozio-aparatuarenak baino mantsoagoak dira, hormonak odolaren bitartez garraiatzen direlako.

- Zer ibilbide egiten duen informazioak nerbio-sistemaren eta sistema endokrinoaren artean: