3. Botikak eta drogak

BOTIKA deritzo pertsonei nahiz beste izaki bizidun batzuei gatzak arintzeko, sendatzeko edo gatzei aurrea hartzeko ematen zaien substantzia orori.

Botikak laborategietan sintetizatzen dituzte bi modutara: naturatik hartutako substantzietan aldaketa txikiak eginez - animalia edo landare-jatorrikoak- edo zenbait substantzia kimiko oinarri hartuta sintetizatuz.

Gaixo bati botika jakin baten zer dosi eman behar zaion jakiteko, botikaren konposizio kuantitatiboa hartu behar da kontuan.

Botikarik ohikoenak Hauek dira:

  • Antibiotikoak (penizilina, amoxizilina). Bakterioen kontra egiten dute.

  • Analgesikoak edo antipiretikoak (aspirina, parazetamola, ibuprofenoa). Mina arintzeko eta sukarra txikizeko erabiltzen dira.

  • Desinfektatzaileak (iodo-tindua, alkohola, ur oxigenatua). Mikroorganismoak suntsitzeko erabiltzen dira, azalean zehar gorputzera sar ez daitezen.

  • Antiinflamatorioak (kortikoideak). Edozein ehunen edo organoren hanturari aurre egiteko erabiltzen dira.

  • Txertoak. Gaitzei aurrea hartzeko erabiltzen dira.

3.1. DROGAK

Munduko Osasun Erakundearen arabera (MOE), droga deritzo organismoan edonola sartuta ere nerbio-sistema zentralari nolabait eragin eta mendetasun psikologikoa, fisikoa edo biak sortzen dituen substantzia orori.

Drogak modu jarraituan hartzeak organismoa pixkanaka hondatzea eragiten du eta heriotza ekar dezake.

Drogek organismoan zer-nolako eragina duten kontuan hartuz, lau mota bereizten dira: depresoreak, narkotikoak,estimulatzaileak eta haluzinogenoak.