2. Nahasteak banatzea

BAHEKETA

Prozesu hau oso egokia da oso tamaina desberdineko partikulak dituzten osagaien nahaste solidoak banantzeko.

IRAGAZKETA

Prozesu honen bidez, nahaste bateko solido disolbaezina eta likidoa banantzen dira.

KRISTALIZAZIOA

Prozesu hau oso egokia da likidoetan disolbaturiko solidoak banantzeko; Kobre dikromatoko disoluzio urdinetik dikromato solidoa berreskuratzeko, esaterako. Horretarako disoluzio horren ura lurrunduko dugu eta berriro dikromato-kristalak aterako ditugu.

Itsasoko gatzagetan, esate baterako, kristalizazioz ateratzen da gatza itsasoko uretatik.

BANAKETA MAGNETIKOA

Nahasteko osagaietako bat metal ferromagnetikoa denean (Fe, Ni, Co) erabiltzen da prozesu hau. Osagai hori iman baten bidez banantzen da gainerako osagaietatik. Sufrea eta burdina-karradurak (Fe) nahasten baditugu, burdinaren propietate magnetikoei esker, iman baten bidez bananduko dugu sufrea.

DEKANTAZIOA

Oso prozesu egokia da dentsitate desberdineko bi likido nahastezin banantzeko; olioa eta ura banantzeko, esaterako.

Prozesu honetan inbutu berezi bat erabiltzen da; dekantazio-inbutua. Inbutu horrek balbula bat du behealdean, eta likidoa argi bananduta daudenean, balbula ireki eta lehenengoa aterako da; dentsitate handiena duena, alegia. Garrantzitsua da bi likidoen arteko muga (faseartea) botatzea.

DESTILAZIOA

Prozesu hau erabiltzen da oso tenperatura desberdinetan irakiten duten bi likido nahaskor (nahas daitezkeenak) edo disolbatuta solido bat duen likido bat banantzeko.

KROMATOGRAFIA

Teknika hau nahaste homogneoen osagaiak banantzeko erabiltzen da, osagai horiek disolbatzaileekiko afinitate desberdina dutela aprobetxatuz.

Askotariko teknika kromatografikoak daude, baina guztietan daude fase higikor bat (likidoa edo gasa izan daiteke) eta fase egonkor bat (solidoa izan ohi da). Adibidez, errotuladoretintaren osagaiak banantzean, fase egonkorretik (iragazpapera) kapilaritatez igotzen den ura da fase higikorra. Kolore bateko orban bakoitzak tintaren osagai bat adierazten du.

Mikhail Tswett (1872-1919) errusiar botanikariak asmatu zuen kromatografia-teknika, 1903an, eta lehenengoz, landare-pigmentuen osagaiak banantzeko, esaterako. Egun, sarri erabiltzen da teknika hori azterketak egiteko.