1. Materia: substantzia puruak eta nahasteak

1.1. SUBSTANTZIA PURUAK

Baldintza fisikoak edonolakoak izanik ere, konposizioa aldatzen ez duen materia da.

Substantzia puruak ezin dira prozedura fisikoak erabiliz soilik substantzia sinpleagotan deskonposatu.

Bi motatako substantzia puruak daude:

  • KONPOSATUAK:prozesu kimiko baten bidez, substantzia sinpleagotan deskonposa daitezkeen substantzia puruak dira.

  • ELEMENTUAK: edozein prozedura erabilita ere,substantzia sinpleagotan ezin deskonposa daitezkeen substantzia puruak dira.

1.2. NAHASTEAK

Zenbait substantzia puru konbinatuz sortutako materia da. Substantzia horiek prozedura fisikoen bidez banan daitezke.

Bi nahaste mota daude:

  • NAHASTE HETEROGENEOetan osagaiak prozedura optikoen bidez bere egin daitezke; alegia ikusi egiten dira.

  • NAHASTE HOMOGENEOetan edo DISOLUZIOetan osagaiak ezin dira ohiko prozedura optikoen bidez bereizi.

Disoluzioa nahaste homogeneoa da eta ez du argia sakabanatzen.

Koloidea (maionesa, ketchupa, gelatina, lainoa) nahaste heterogeneoa da eta argia sakabantu egiten du. (Tyndall efektua).

Emultsioak koloide bereziak dira. Emultsioetan, emultsionatzaile substantziari esker, proportzio txikienean dauden partikulak sakabanatuta egoten dira.

Aleazioak bi metalen edo metal baten eta beste substantzia baten nahaste homogeneoa da. Adibidez, altzairua (Fe+C) ; brontzea (Cu+Sn) ; letoia (Cu+Zn).

MATERIA.NOLA AGERI DEN. MAPA KONTZEPTUALA.pptx
Substantzia puruak eta nahasteak.pptx