5.2.1. Ikusmena

Gauzen kolorea, forma, tamaina eta zer distantziatara dauden hautematen ditugu.

BEGIAREN ATALAK

Kanpoaldean dauden egitura babesgarriak:

  • BETAZALAK: Begiaren aurrealdeaestaltzen duten ehunezko geruzak. Malkoak zabaltzeaz eta begia bustitzeaz arduratzen dira begia lehortu ez dadin.

  • BETILEAK: Betazaletako iletxoak dira. Begi-ninia babesten dute.

  • BEKAINAK: Begien gaineko irtengune iletsuak dira. Izerdiaren isuria oztopatzen dute, begietara sar ez dadin.

  • KORNEA: Begiaren aurrealdea estaltzen duen geruza gardena da.

  • IRISA: Argiaren sarrera erregulatzen duen geruza da, zabaldu eta uzkur daitekeena.

Argiaren sarbidea begi-niniaren (zulo bat) bidez erregulatzen da.

  • ESKLEROTIKA: Begi-globoari forma eta gogortasuna ematen dion geruza da.

  • KONJUNTIBA: Begi-globoa eta betazalaren barrualdea estaltzen eta babesten dituen geruza da.

  • HUMORE URTSUA: Kornearen eta kristalinoaren arteko barrunbea betetzen duen likidoa.

  • KRISTALINOA: Lente forma duen mintza, irudiak erretinan fokatzea ahalbidetzen du.

  • HUMORE BEIRAKARA: Begi-globoaren barrualdea betetzen duen substantzia likatsua da. Humore urtsuarekin batera, kornearen eta kristalinoaren nutrizioaz arduratzen da.

  • ERRETINA: Begiaren atzealdea eta barrualdea estaltzen duen zelula-xafla da. Argiarekiko sentikorra da eta ikusmen-nerbioari informazioa bidaltzen dio.

BEGIAREN FUNTZIONAMENDUA