4.1.Zirkulazio funtzioa

Zirkulazio aparatuak hiru funtzio nagusi ditu:

  • Digestio-sistemak eta arnas-sistemak bereganatutako nutrienteak eta oxigenoa organismoaren zelula guztietara banatzea.

  • Zelulek sortutako hondakinak (CO2) biltzea eta kanporatze-organoetara eramatea.

  • Hormonak garraiatzea

4.1. 1.Zirkulazio-sistemaren organoak eta atalak


  • BIHOTZA: Biriken artean eta toraxaren ezkerraldean dagoen organo gihartsua da.

Lau barrunbe ditu:

-Aurikulak:goiko biak

-Bentrikuluak: beheko biak

2 balbulak ditu:

-Mitrala: ezkerreko aurikulua eta bentrikulua lotzen dituena.

Trikuspidea:eskuineko aurikulua eta bentrikulua lotzen dituena.

Hiru ehun geruza ditu:

-Perikardioa: azalekoena, babes-funtzioa du

-Miokardioa: bihotza mugiarazten duen muskulu-ehuna

-Endokardioa:barrualdea estaltzen duen ehun-epiteliala

    • ODOL-HODIAK: Diametro ezberdinetakoak dira.

-Arteriak: Bihotzetik ateratzen diren hodiak; odola gorputz osora eramaten dute. Paretak oso elastikoak dira.

-Zainak: Odola bihotzera bueltan dakarten hodiak dira. Paretak ez dira hain malguak.

-Arteriolak: arterien adarkadurak

-Benulak: zainen adarkadurak

-Kapilarrak: arteriolen eta benulen adarkadurak dira; oso pareta mehea dute zelulekiko substantzia- trukaketa gerta dadin


    • ODOLA: plasmaz eta elementu zelularrez osatuta dago.

-Plasma: Urez eta beste substantziez (proteinak eta lipidoak, besteak beste) osatuta dagoen likidoa da. Likido honetan elementu zelularrak barreiatuta daude

-Elementu zelularrak: eritrozitoak, leukozitoak eta tronbozitoak.

- Eritrozito edo globulu gorriak: oxigenoa daramate bere barnean hemoglobina izeneko proteinari esker.

- Leukozito edo globulu zuriak: infekzioei erasaten diete infekzioen eragileak suntsitzen baitituzte.

-Tronbozitoak edo plaketak: odolaren gatzatze-prozesuetan parte hartzen dute.

Eritrozitoak

Leukozitoak

Tronbozitoak

4.1.2.Bihotzaren mugimenduak

SISTOLEA: Miokardioaren uzkurtzea da . DIASTOLEA: Miokardioaren lasaitzea da.

Aurikuluen eta bentrikuluen miokardioa ez da aldi berean uzkurtzen.

Aurikulek diastole mugimendua egiten dutenean odola kaba- eta birika-zainetatik dator eta aurikuluetan sartzen da. Aldi berean, bentrikuluek sistole mugimendua egiten dute eta barruan dute odola birika-arterietara eta aorta arteriara bidaltzen dute.

Balbula mitrala eta trikuspidea itxita daude odola atzerantz ez joateko.

Hurrena, aurikulek sistole mugimendua egiten dute, eta uzkurtzean odola bentrikuluetara pasarazten dute. Aldi berean, bentrikuluek diastole mugimendua egiten dute, eta aurikuletatik datorren odolaz betetzen dira.

Balbula mitrala eta trikuspidea irekita daude.

4.1.3.Odolaren zirkulazioa.

ZIRKULAZIO NAGUSIA: odola gorputzeko organoetan zehar dabil, nutrienteak eta oxigenoa banatuz.

ZIRKULAZIO TXIKIA (Biriketako zirkulazioa): odola bihotzetik biriketaraino doa, karbono dioxidoa uzteko eta oxigenoa hartzeko.