2. Korronte elektrikoa

Korronte elektrikoa modu ordenatuan higitzen diren karga elektrikoen multzoa da.

Karga elektrikoek hasierako puntura itzultzeko aukera ematen dien ibilbide bat osatzen dutenean, zirkuitu elektrikoa sortzen da. Kargak modu jarraituan zirkuitu batetik higitu ahal izateko, beharrezkoa da zirkuituaren amaierara iristerakoan gailuren batek (pila batek, esaterako) energia ematea, ibilbideari berriro ekin diezaioten.

Karga elektrikoak pila agortu arte higitzen dira zirkuitutik. Prozesu horretan lana egiten da; bonbilla bat piztea, esaterako.

Kargek ibilbide hori modu jarraituan egin dezaten, beharrezkoa da pilak energia ematea zirkuitua berriro osatzeko.