1.Oinarrizko kontzeptuak

Sarrera

Informatika hitza INFOR (informazioa) eta MATIKA (automatikoa) hitzetatik dator, eta honela defini daiteke:

Informazioa automatiko eta arrazoizko eran tratatzen duen zientzia.


Beste definizio bat, honakoa izan liteke:

Ordenagailuekin zerikusia duen guztia ikertu eta irakasteaz arduratzen den zientzia.

Ordenagailua honela defini daiteke:

Informazio-kopuru handia gordetzeko eta prozesatzeko gai den makina elektronikoa. Eta hau guztia era azkar eta eraginkorrean.

Hau egiteko, erabiltzaileak (ordenagailu aurrean dagoen pertsona) agintzen dizkion instrukzioak (normalean teklatu eta saguaren bidez) exekutatu edo prozesatu egiten ditu.

Ordenagailu baten mailak hiru dira:

  • Hardwarea: Ordenagailuaren zati fisikoa da. Osagai teknologikoek (pantaila, teclatua, kableak, plaka, ...) osatzen dute. Beste modu batera esanda, ukitu daitekeen dena.

  • Sistema Eragilea: Osagai teknologikoak kontrolatzen dituenak (MS-Dos, W2000, ...)

  • Aplikazioak: Programak dira. S.E.-ren gainean kargatzen dira eta mota askotakoak daude (word, power point, jokoak, ...)

Sistema Eragilea eta aplikazioak ordenadorearen softwarea osatzen dute. Hau da, zati logikoa da. Beste modu batera esanda, ukitu ez daitekeen guztia da, abstraktua delako.

Ordenadorearen lan prozesua honakoa izango da:

Osagaiak

1. Unitate Zentrala : Ordenadorearen atal nagusia da eta informazioa prozesatzen den lekua da. Lan abiadura MHz-tan neurtzen da. Aipatutako informazioa sarrerako gailuetatik iristen zaio unitate zentralari, beronek emaitzak sortu eta bidaltzeko irteerako gailuetara.

Unitate zentralaren barrua konplexu xamarra da. Besteak beste, zera aurki dezakegu: elikatze-iturria, oinarrizko plaka, prozesadorea (CPU), RAM memoria eta zabalkuntza-txartelak. Barruan ere, diskete-unitatea, disko gogorra eta CD/DVD-unitatea aurki ditzakegu.

Ikus dezagun irudi bat unitate zentraleko osagai nagusiak erakusten duena:

2. Memoria nagusia: Ordenadorea piztuta dagoen bitartean, lan egiteko behar diren datu eta programa guztiak gordetzen dituenak. Programa batzuek memoria asko behar dute ongi lan egin ahal izateko.

Bi memoria mota daude: RAM eta ROM. Lan egiteko biak erabiltzen dira, baina ROM memorian ezin da idatzi. Hau da, bakarrik irakurri egin daiteke. Programa batzuek, aldatu ezin daitezkeen datuak erabiltzen dituzte, eta datu horiek memoria ROM-ean gordetzen dira lanean dauden bitartean.

Memoria, zati txikitan banaturik dago, informazioa gordetzeko. Zati txiki horiek gelaxkak deitzen dira.

3. Periferikoak: Ordenadoreak behar dituen datuak jasotzeko eta emaitzak azaltzeko erabiltzen dituen unitateak dira. Bitan banatzen dira:

  • Sarrera Unitateak: datuak jasotzeko erabiltzen direnak

    • - Teklatua

    • - Xagua

    • - Lapitz optikoa

    • - Eskanerrak

    • - Mikrofonoa

    • - Kamara

  • Irteeera Unitateak: emaitzak edo informazioa kanporatzeko unitateak

    • - Pantaila

    • - Imprimagailua

    • - Plotterra

    • - Bafleak

  • Sarrera-Irteera unitateak: Bai datuak sartzeko bai datuak ordenagailutik irteteko gailuak dira. Besteak beste, biltegiratze unitateak (adib. cd), ukinpen-pantaila (adib. kutxazain automatikoak), eta modema ditugu.

Modema : Modema telefono-lineen bidez edo ADSL lineen bidez ordenagailu arteko komunikazioa sortzeko erabiltzen da. Beroni esker, telefonoek erabiltzen dituzten linea berberak erabiliz ordenagailuek informazioa truka dezakete haien artean. Beraz, Internet sarean sartzeko ezinbestekoak ditugu modemak.

Telefono-lineen bidez bidaitzen duen informazioa analogikoa da; ordenagailuak, ordez, maneiatzen duen informazioa digitala da. Modemak informazio digitala informazio analogiko bihurtu eta informazioa transmititu egiten ditu. Alderantzizko lana ere egiten du: telefono-lineatik datorren informazio analogikoa jaso eta digital bihurtu. Ikus dezagun marrazki bat:

Biltegiratze-Unitateak

Datuak, programak, orokorrean edozein informazio gordetzeko balio duten unitateak. Gaur egun disko gogorra, disketea eta CD-ROMa ditugu ezagunenak. Baina egon badaude beste batzuk, esaterako, disko optikoa, DVDa, memoria eramangarria,...

  • Disko gogorrak: Azpidisko edo plater batzuez, bata bestearen gainean, osatuta dago karkasa baten barruan. Karkasa hori airearekiko eta hautsarekiko iragazgaitza da. Ordenagailuen barruan egoten dira. Bere edukiera-ahalmena, disketearena baino askoz handiagoa da.

Bertan gordetzen dira ordenagailuan erabiltzen ditugun programa guztiak hau itzaltzen dugunean. Unitate hau “C:” unitatea bezala ezagutzen dugu.

Gutxi gorabehera, 80 GB-ko disko gogor batean 56.000 diskete sartzen dira.

  • Flash memoriak: teknologiako memoria ez hegazkorrak dira, hau da, ez dute energiarik behar informazioa irauteko. Gigabyte gutxiko kapazitatea du eta komunikazio protokolo desberdinak ditu PUZ-rekin datuak transmititzeko, hala nola USB eta firewire.

  • CD-ROM: Disketeak baino edukiera-ahalmen handigoa dute eta horiek bezain erabilgarriak dira. Unitate berezi bat behar da bertatik datuak irakurri ahal izateko, “D:” ala “E:” unitateak. Unitate hauetan, irakurri eta idatzi daiteke. Edukierari dagokionez, CD-ROMean 650 MB sartzen dira (900 MB-koak dauden arren), Beraz, gutxi gorabehera, CD-ROM batean 450 diskete sartzen dira. DVD-ROMean 4,7 GB sartzen dira (4.700 MB), hau da, DVD-ROM batean 7 CD-ROM sartzen dira edo 3.200 diskete.

Memoria Edukierak Neurtzeko Unitateak

Pertsonek informazioa kodetzeko letrak, zenbakiak, ... erabiltzen ditugu. Ordenagailuak ez ditu hauek ulertzen. Sistema elektronikoa denez, hau da, korronte elektrikoaz funtzionatzen duenez, informazio guztia korronte eta tentsio elektrikora bihurtu behar du.

Ordenadoreak maneiatzen dituen datuak bi dira:

- “1” datua, korrontea edo tentsioa baduenean (5 V-koa)

- “0” datua, korronte edo tentsio elektrikorik ez dagoenean (0 V)

Ordenadorearen barruan beraz, dena “0” eta “1”en bitartez adierazten da. Horretarako, sarrerako unitatetik jasotzen dituen datu guztiak, “0” eta “1” bihurtu behar ditu, itzultzaile berezi batzuen bidez.

Ondorioz, ordenadorearen memoria nagusian, “0” eta “1”ez osatutako datu pilo bat gorderik dago. Eta memoriaren edukiera, gorde ditzakeen “0” eta “1”en kopurua izango da.

Hau neurtzeko dauden unitateak hauek dira:

  • bita: Informazio unitate minimoa, hau da, “0” bat edo “1” bat.

  • BYTE: 8 bitez osatutako multzoa. Gure alfabetoko edozein karaktere adierazteko behar diren bit-kopurua da. Memoria nagusiko gelaxka bakoitzean BYTE bat gordetzen da.

  • KILOBYTE: 1024 BYTEz osatutako multzoa. Beraz, gure alfabetoko 1024 karaktere adierazteko behar den lekua.

  • MEGABYTE: 1024 KILOBYTEz osatutako multzoa. 1.000.000 baino karaktere gehiago adierazteko erabiltzen den lekua.

  • GIGABYTE: 1024 MEGABYTEz osatutako multzoa. 1.000 miloi baino karaktere gehiago gordetzeko behar den lekua.

8 bit ----> 1 BYTE

21 0 BYTE ----> 1 KB

210 KB ----> 1 MB

210 MB ----> 1 GB

Informazioa Antolatzen

Ordenagailuan erabiltzen ditugun programak, jokoak, ... fitxategiak dira. Programek ere (word, power point, explorer, ...) datu-fitxategiak sortzen dituzte. Erabilitako programaren arabera, lortutako fitxategia desberdina izango da. Textu-prozesatzaile bat erabiltzen badugu (word), textu-fitxategi bat sortuko dugu. Marrazketarako programa bat erabiltzen badugu, marrazki bat duen fitxategia sortuko dugu, ..

Lortzen ditugun fitxategi horiek, erabilitako programaren arabera, extensio (luzapen) desberdinak izango dituzte. Luzapen horien bitartez, ordenagailuak zer diren bereizteko gai da, eta behar den programarekin tratatuko ditu.

Programek ere luzapen berezi bat dute (.exe, .com, .bat, ...), horregatik ordenagailuak badaki exekutagarriak direla.

Fitxategiak, ordenagailuaren biltegiratze-unitateetan gordeko dira. Etxean, gauzak gordetzeko armarioak erabiltzen ditugun bezala, ordenagailuan, programak gordetzeko, disko gogorra erabiliko dugu (C: unitatea). Eta adibidez, klasera etortzeko behar dituzuten gauza guztiak maletan sartzen diren bezala, ordenagailutik hartutako datu batzuk beste ordenagailu batetan erabili ahal izateko disketean gordeko ditugu.

Gorderik dagoen informazioa (fitxategiak, programak, ...) ongi antolaturik ez badago, ez da erraza izango behar dugun daturen bat aurkitzea. Armarioan edo kajoian gertatzen den moduan. Datuak antolatzeko, karpetak (direktorioak) erabiliko ditugu. Karpeta baten barruan karpeta gehiago sortu daitezke. Lortutako antolaketa egitura, zuhaitz-formako irudi batez adierazten da.

Beraz, fitxategien eta karpeten arteko desberdintasuna hau da: fitxategiak, ordenagailuan erabiltzen ditugun programak eta beraiekin sortutako datuak dira, eta karpetak, fitxategiak antolatzeko sortzen ditugu.