5.3.2. Funtzio oxigenatuak

Atomo-talde bati lotutako propietate kimiko-taldeari funtzioa deitzen zaio eta atomo taldeari “funtzio-taldea”. Katea zenbakitzean funtzio-taldeen lekutzaileak ahal diren baxuenak jarriko ditugu.

2.1. ALKOHOLAK (R-OH)

Alkoholak izendatzeko kontsidera daiteke hidrokarburo baten H bat OH batez ordezkatu dela. Alkohola izendatzeko aipatutako hidrokarburoaren bukaerari –ol eransten zaio.

1,4-pentanodiola

OH taldea bentzeno-eraztun bati zuzenean lotuta dagoenean, lortutako konposatua FENOL da

2.2.ETERRAK (R-O-R’)

Nomenklatura erradikofuntzionala : Ordena alfabetikoari jarraituz izendatzen dira oxigenoari loturiko erradikalak, eta eter hitza atzean jartzen da.

Nomenklatura ordezkatzailea: R-O- eta Ar-O erradikalak izendatzeko, R edo Ar erradikalaren izenei –Oxi bukaera eransten zaie; ondoko salbuespen hauek daude: metoxi, etoxi,propoxi,butoxi eta fenoxi. Erradikalik sinpleena izendatzen da eta ondoren, tarterik utzi gabe, erradikal konplexuaren jatorrizko hidrokarburoaren izena

2.3.ALDEHIDOAK (R-C=0)

H

Aldehidoak izendatzeko, beren jatorrizko hidrokarburoen bukaeran –al atzizkia (bi badira –dial) eransten da.

H-CHO Metanala (Formaldehidoa)

2.4. ZETONAK (R-C-R’)

O

Zetonak izendatzeko, beren jatorrizko hidrokarburoen bukaeran –ona atzizkia (bi badira –diona) eransten da.

CH3-CO-CH3

Propanona

2.5. AZIDO KARBOXILIKOAK (R-C=0)

OH

Azidoak hidrokarburoaren bukaeran –oiko gehituz izendatzen dira (bi badira –dioiko )

Azido etanoikoa

(Azido azetikoa)

CH3-COOH

2.6. ESTERRAK (R-C=O)

OR’

Azido karboxilikoen azken hidrogenoa jarri ordez erradikal bat,R’, jarriko dugu. Erradikalaren izena eta azidoaren –iko amaieraren ordez –ato-z

CH3-COO- CH3

Metil etanoatoa