4.1. Korrontearen efektu termikoa

Hari batetik korronte elektrikoa igarotzen denean, haria berotu egiten da (Joule efektua). Higitzen ari diren elektroiek haria osatzen duten partikulekin talka egiten dutelako sorzten da efektu hori.

Joule efektua energia elektrikoa energia termiko (bero) bihurtzea da.

Ondorio kaltegarria:

  • Energia elektrikoa bero bihurtzen denean korrontea daramaten hariak berotu egiten dira. Esaterako, ordenagailuen mikroprozesadoreetan, martxan dagoenean asko berotzen dira, eta etengabe aireztatu behar dira, ez matxuratzeko.

Ondorio positiboa:

  • Etxetresna elektriko gehienek sorturiko beroa zerbitzua emateko erabiltzen dute: txigorgailuan, ogia txigortzeko; berogailuan, airea berotzeko; lisaburdinaren xafla berotzeko eta ehunak lisatzeko