2. Kimika eta ingurumena

Ingurumeneko aldaketa batzuk giza jarduerek eragiten dituzte: suteek, industriek, ibilgailuak erabiltzeak... Beste batzuk, berriz, jarduera naturalen ondorio dira; esate baterako, sumendi-erupzioen, ekaitzen edo beste fenomeno meteorologiko batzuen ondorio. Kimikaren helburuetako bat da, hain zuzen ere, aldaketak aztertzea, zerk eragin dituen jakiteko eta, ahal dela, zuzentzeko.