1. Aldaketa fisikoak eta kimikoak

ALDAKETA FISIKOAK

Aldaketa fisikoetan, materiaren izaera ez da aldatzen, berbera izaten jarraitzen du. Aldaketaren aurretik eta ondoren, materia formula kimiko berbera du. Aldaketa fisikorik ohikoenak egoera-aldaketak dira.

ALDAKETA KIMIKOAK

Aldaketa kimikoetan, materiaren izaera aldatu egiten da. Aldaketaren aurretik materiak formula kimiko jakin bat du, eta aldaketaren ondoren, beste bat. Aldaketa kimikoei erreakzio kimikoak ere esaten zaie.