6. Zaborrak berreskuratzea

Giza jarduerek hondakin ugari sortzen dituzte; zaborra deritzoguna, hain zuzen.

Hondakin horietako batzuek oso bizitza luzea dute; plastikoek, esaterako. Beste batzuek lurzorua eta urak kutsatzen dituzte; metal astunek eta pilen nahiz baterien edukiak, besteak beste. Beste hondakin batzuk deskonposatu egiten dira, eta kiratsa sortzeaz gain, mikroorganismoak garatzen dira.

Zaborrak bereskuratzeko ondokoa egin behar dugu:

  • MURRIZTU zabor kantitatea.

  • BERRERABILI materialak, bakoitzaren balio-bizitza ahalik gehien luzatzeko.

  • BIRZIKLATU materialak, haiek erabiliz beste produktu batzuk egiteko.

Hona hemen zenbait aholku baliagarri:

  • Erabili plastikozko poltsa gutxiago, eta baliatu behin baino gehiagotan. Poltsarik bota behar baduzu, bota edukiontzi egokira, birzikla ditzaten.

  • Pilak eta bateriak erabat agortu arte baliatzen badituzu, gutxiago behar izango dituzu. Ahal duzun guztietan, erabili berriz kargatzeko pilak edo bateriak. Agortutakoan, bota edukiontzi egokira; horrelakoak tratatzeko instalazioetan, izan ere, barruan dituzten metalak aterako dizkiete.