5.3.Nerbio-sistema

Nerbio-sistemak zentzumen-organoek eta barne-errezeptoreek hautemandako estimuluak aztertzen ditu, dagokion erantzuna prestatzeko.

Nerbio-sistemaren zelulak neuronak dira.

NEURONAK

Neuronek hiru atal dituzte:

  • Neurona-gorputza: Atal handiena da, nukleoa eta zitoplasmaren zatirik zabalena ditu.

  • Dendritak: Neuronaren gorputzetik ateratzen diren adarkadura laburrak dira. Hauen bidez, neuronak elkarri konektatzen dira, eta era horretan informazioa jasotzen dute.

  • Axoia: Luzakin hauek dendritak baino luzeagoak dira eta adarkadura urrikoak. Informazioa helarazten dute beste neurona batzuetara.

Neurona-gorputzak elkartu egiten dira nerbio-zentroak osatuz.

Axoiak elkartu egiten dira nerbioak osatuz.

Neuronek informazioa transmititzen diote elkarri nerbio-bulkaden bitartez (intentsitate gutxiko korronte elektrikoak dira).

Sinapsia

Bi neuronen artean sortzen den komunikazioa da.

Sinapsiaurreko neurona: nerbio-bulkada emititzen duen neurona

Sinapsiosteko neurona: nerbio-bulkada jasotzen duen neurona

Sinapsiarteko gunea: bi neuronen arteko tartea, sinapsia gertatzen den gunea 1.Nerbio-bulkadak sinapsiaurreko neurona zeharkatzen du,dendritetatik axoiaren muturreraino.


2. Nerbio-bulkaden ondorioz, sinapsiarteko gunean neurotransmisoreak izeneko substantziak askatzen dira.


3. Neurotransmisoreak, espazio hori zeharkatuta, sinapsiosteko neuronaren dendritei lotzen zaizkie eta horrela, beste bulkada bat eragiten dute.