3.2.Arnasketa funtzioa

Arnas-sistemak bi funtzio ditu:

- Organismoan oxigenoa sartzea. Zelulek oxigenoa behar dute arnasketa zelularra egiteko eta , horrela, energia lortzeko.

-Karbono dioxidoa kanporatzea. Zeluletan gertatzen diren erreakzio kimikoek (metabolismoa) karbono dioxidoa sortzen dute eta gas hori toxikoa da, beraz kanporatu behar da.

3.2.1. Arnas sistemaren organoak eta atalak


  • Arnasbideak: aireak zeharkatzen dituen hodi-formako organoak dira.

Honen parte dira: sudur-hobiak, faringea, laringea,trakea, bronkioak eta bronkioloak.

  • Birikak: zaku formako eta belaki-itxurako bi organo dira, bronkio bakoitzaren beheko muturrean kokatuak.

Bronkioloz eta milaka birika-albeoloz osatuta daude.

Albeoloak: zaku formako egitura txikiak dira. Pareta oso mehea dute,eta odol-hodiz estalita daude.

Pleura izeneko bi mintzek birikak estaltzen dituzte likidoz beteriko tarte bat uzten dutelarik.Barrukoena birikekin dago lotuta eta kanpokoa saihets- hezurrekin. Sahiets-hezurrak eta bularrezurrak kaxa torazikoa osatzen dute eta birikak babesten ditu.

Diafragma:Kaxa torazikoaren oinarrian dagoen muskulu bat da.Saihets arteko muskuluen eta diafragmaren mugimenduari esker birikak batera uzkurtzen eta zabaltzen dira.

3.2.2. Arnasketa.

    • AIREA IRAGAZTEA: sudur-hobietan zehar sartzen den airea iragazi egiten da; aireak daramatzan partikulak sudur-hobietako ileetan eta mukian itsatsita gelditzen dira.


    • AIREA EPELTZEA: sudur-hobietako paretak sudur-mukosaz estalita daude.Mukosak odol-hobiak ditu , beraz odolaren tenperatura du,hots, gorputzaren tenperatura (36,5ºC). Horregatik, aireak mukosa ukitzen duenean airea epeldu egiten da.

Jarraian, airea faringera eta laringera pasatzen da, eta trakean zehar bronkioetara pasatzen da. Horietatik, birika-albeoloetara doa.

    • GAS-TRUKAKETA: Aireko oxigenoa albeoloetatik kapilarren bidez odolera pasatzen da,eta odolak eramanda zeluletara iristen da. Aldi berean, zelulek sortzen duten karbono dioxidoa odol- hodietatik irtengo dira eta albeoloetan sartzen da. Arnasbideetan zehar kanpora joango da.


3.2.3. Arnasketa: Mugimenduak

ARNASGORA eta ARNASBEHERA izeneko mugimenduari esker, airea organismotik sartzen eta irteten da. Bi mugimendu horien segidari arnasketa-erritmoa deritzo.

Arnasgora: Saihetsezurren muskuluak uzkurtzen dira saihetsak aurrerantz eta gorantz eramanez, aldi beran diafragma beherantz doa eta mugimendu hauen ondorioz,bular-kaiola zabaltzen da honela birikak puztu eta handitu egiten dira eta airea sartzen da

Arnasbeherakoan, alderantziz, diafragma gora dihoa eta saihetsak behera. biriketan dagoen airearen parterik handiena atera eraziz.