5.1.Erlazio-funtzioa

  • INFORMAZIOA HAUTEMATEA edo ESTIMULUA JASOTZEA

Estimulua.

-Inguruan gertatzen den eta organismoaren erantzuna sorrarazten duen aldaketa da.

-Sentsazio moduan iristen zaigu etengabe: usainak,zaporeak, gosea.

Errezeptoreak

- Estimulu zehatz bat hautematen espezializatuta dauden nerbio-zelula batzuk (argia,soinua,P…).

- Gorputzaren barrualdean eta kanpoaldean daude eta oso sentikorrak dira estimulu horrekiko.

- Estimuluak gutxienezko intentsitate bat izan behar du , bestela ez dira kitzikatzen.

Zentzumenak: ikusmena, entzumena,oreka, usaimena,dastamena eta ukimena.

  • INFORMAZIO AZTERTZEA

Zentzumen-organoek eta barne-errezeptoreek hautematen dituzten estimuluak nerbio-sistemara iristen dira nerbioen bitartez.

Nerbio-sisteman informazioa aztertzen da eta erantzuna prestatzen da.

Nerbio-sistema zentralak eta nerbio-sistema periferikoak nerbio-sistema osatzen dute

Nerbio-sistema zentrala: entzefaloa eta bizkarrezur-muina.

Nerbio-sistema periferikoa: sentimen-nerbioak eta nerbio-motorra.

  • ERANTZUTEA

Erantzuna gauzatzea edo burutzea lokomozio-sistemak eta sistema endokrinoak egiten dute.

Lokomozio-sistemak mugimendua erregulatzen du. (Eskeleto-sistema eta muskulu-sistema)

Sistema endokrinoak organoen funtzionamendua erregulatzen du. (Guruin endokrinoak)