2. Elementuak eta Taula Periodikoa

Taula periodikoan, elementuen masa atomikoak daude adierazita. Masak zenbaki hamartarretan daude adierazita, elementu gehienek zenbait isotopo dituztelako.

Ilarei periodoak esaten zaie. Periodo bakoitzeko elementu guztiek maila berean dituzte azken eleketroiak. Zutabei taldeak esaten zaie. Zutabe bakoitzeko elementu guztiek elektroi kopuru bera dute azken mailan.

1.TALDEA. ALKALINOAK (metalak)

  • Elektroi bakarra dute azken mailan, s1.

  • Elektroi bat galdu behar dute konfigurazio egonkorra lortzeko; horrenbestez, elektroia galtzean +1 kargako ioi bilakatzen dira.Hidrogenoa talde honetan egon arren ez da metala.

2.TALDEA. LURRALKALINOAK (metalak)

  • 2 elektroi dituzte azken mailan, s2.

  • 2 elektroi galdu behar dituzte konfigurazio egonkorra lortzeko; horrenbestez, elektroiak galtzean +2 kargako ioi bilakatzen dira.

3. TALDEtik 12.TALDEra BITARTEKOAK. TRANTSIZIOKO METALAK.

  • Azken mailan d1-tik d10-ra arte.

13.TALDEA.

  • 3 elektroi dituzte azken mailan, s2p1.

  • 3 elektroi galdu behar dituzte konfigurazio egonkorra lortzeko; horrenbestez, elektroiak galtzean +3 kargako ioi bilakatzen dira.

14.TALDEA.

  • 4 elektroi dituzte azken mailan, s2p2.

  • 4 elektroi galdu edo hartu behar dituzte konfigurazio egonkorra lortzeko; horrenbestez, elektroiak galtzean +4 kargako ioi bilakatzen dira edo elektroiak hartzean -4 kargako ioi bilakatzen dira.

15.TALDEA.

  • 5 elektroi dituzte azken mailan, s2p3.

  • 3 elektroi hartu behar dituzte konfigurazio egonkorra lortzeko; horrenbestez, elektroiak hartzean -3 kargako ioi bilakatzen dira.

16.TALDEA. ANFIGENOAK

  • 6 elektroi dituzte azken mailan, s2p4.

  • 2 elektroi hartu behar dituzte konfigurazio egonkorra (gas geldoaren konfigurazioa) lortzeko; horrenbestez, elektroiak hartzean -2 kargako ioi bilakatzen dira.

17.TALDEA. HALOGENOAK

  • 7 elektroi dituzte azken mailan, s2p5.

  • Elektroi bat hartu behar dute konfigurazio egonkorra (gas geldoaren konfigurazioa) lortzeko; horrenbestez, elektroia hartzean -1 kargako ioi bilakatzen dira.

18.TALDEA. GAS GELDOAK

  • 8 elektroi dituzte azken mailan, s2p6.

  • Ez dute elektroirik hartzen ez galtzen eta horrenbestez, taula periodikoko elementurik egonkorrenak dira.

TALDEEN IZAERA METALIKOA

  • 1. eta 2.taldeko elementuak metalak dira Hidrogenoa izan ezik eta +1 eta +2 kargako ioiak eratzen dituzte.

  • 3.taldetik 12.taldera bitarteko elementuei trantsizioko metalak esaten zaie.

  • 13. taldetik 17.taldera bitartean, elementuen izaera metalikoa nabarmenagoa da taldeetan beherantz egin ahala