3.4. Multiploak eta azpimultiploak.

Idazkera zientifikoa.

Zientzialariak bat etorri dira Nazioarteko Sistemaren unitateak erabiltzeko; baina, batzuetan, unitate horien oso kantitate handiak edo txikiak adierazi behar izaten dituzte. Zelula baten tamaina, esate baterako, 0,000003 m-koa da, eta Lurretik Eguzkaroinoko distantzia, berriz, 149.600.000.000 m ingurukoa da.

Unitateen aldean oso handiak edo txikiak diren zenbakiak erraz idazteko eta erabiltzeko, multiploak eta azpimultiploak erabiltzen dira.

Kantitate bat idazkera zientifikoaren bidez adieraztea: zifra oso bat idaztea hamartar eta guzti edo gabe. Ondoren, hamarreko berreketa bat : A,B · 10d .

Aurreko kantitateak honela adieraziko ditugu:

  • Zelularen tamaina: 0,000003 m = 3·10-6 m.

  • Lurretik Eguzkirainoko distantzia: 149.600.000.000 m = 1,49·1011 m.