1. Gasak eta teoria zinetikoa

Gas batek eragiten duen presioa hura barruan duen ontziaren bolumenaren eta tenperaturaren araberakoa da.

Gasen portaera azaltzeko, zientzialariek teoria zinetikoa formulatu zuten. Materiaren egoera guztiak azaltzen ditu:solidoa, likidoa eta gasa. Horretaz aparte, egoera-aldaketak ere azaltzen ditu.

Teoria zinetikoak, gasei dagokienez, hau dio:

  • Gasak osatzen dituzten partikulak oso txikiak dira, bereizita daude eta etengabe higitzen ari dira.

  • Gasek haiek barruan dituzten ontzien bolumen guztia hartzen dute.

  • Gasek presioa eragiten diete haiek barruan dituzten ontzietako hormei. Gasaren partikulek hormekin talka egiten dituzten talkek sortzen dute presio hori.

  • Zenbat eta arinago higitu gasaren partikulak, orduan eta altuagoa da tenperatura.

LABORATEGI BIRTUALA

TEORIA ZINETIKOA