2. Euri azidoa

Ura, berezko egoeran, substantzia neutroa da; beraz, euriak ere neutroa izan behar luke. Baina Lurreko bazter batzuetan, zenbait gas erruz isurtzen dira atmosferara, errekuntzen ondorioz; CO2 (karbono dioxidoa), NO (nitrogeno monoxidoa) eta SO2 (sufre dioxidoa), besteak beste.

Atmosferan, nitrogeno eta sufre oxidoak aireko oxigenoarekin konbinatzen dira, eta konbinazio horien ondorioz eratutako konposatuak,urarekin nahasiz gero, HNO3 (azido nitriko) eta H2SO4 (azido sulfuriko) bihurtzen dira. Euria egiten duenean, goitik datorkigun euri hori azidoa da eta kalte larriak eragiten ditu landaredian; hain larriak, basoak oso-osorik suntsi baititzake.