2. Materia eta zer propietate dituen

Inguratzen gaituena eta zentzumenen bidez hauteman dezakegun guztia materiaz osatuta dago.

Materia masa duen eta espazioan lekua hartzen duen guztia da.

Propietate orokorrak

Materia guztiaren ezaugarriak dira eta materia definitzen laguntzen dute.

Ezaugarri hauek masa eta bolumena dira.


Propietate bereizgarriak

Substantziak bereizteko aukera ematen duten propietateak dira.

Propietate bereizgarriak dira substantzia bakoitzean berezko balioa eta berezia dutenak.

Ezaugarriak honako hauek dira: dentsitatea, urtze-puntua, irakite-puntua, gogortasuna, uretako disolbagarritasuna eta eroankortasun elektrikoa.

Dentsitatea

Gogortasuna

Uretako

disolbagarritasuna

Eroankortasun

elektrikoa

Materian bolumen-unitateko zer masa kantitate dagoen adierazten du dentsitateak.

d=m/V

Beruna dentsitate handiko materiala da eta kortxoa, berriz, txikikoa.

Material batek marratzen

saiatzen garenean egiten

duen erresistentzia da gogortasuna.

Material gogorrena diamantea da eta bigunena, talkoa.

Substantzia baten uretako disolbagarritasunak 100 g uretan substantzia horren zenbat masa disolba daitekeen adierazten du.

Azukrea oso disolbagarria da uretan. Olioa, berriz, disolbaezina eta nahastezina da.

Substantzia baten eroankortasun elektrikoak

substantzia horrek korronte elektrikoa transmititzeko zer ahalmen duen adierazten du.

Metalak elektrizitatearen eroale onak dira. Plastikoak, berriz, isolatzaileak dira.